Gangster
Gangsterra Estatu Batuetan mafiako edo gaizkile-talde (gang) bateko kidea. Estatu Batuetan edari biziak galarazita egon ziren garaian sortu zen gangster hitza; garai hartan debekaturiko edarien legez kanpoko salmentak indar handia hartu zuen, eta mafiako talde handiak eratu ziren, beren artean etengabe borrokan eta liskarretan ibiltzen zirenak. Oso famatuak izan ziren Chicagoko Al Capone eta New York-eko Lucky Luciano gangsterrak, italiar jatorrikoak biak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.