Ganga (meatzaritza)
Ganga, meatzaritzan, mineral edo arroka gehienetan ez-metalikoa da, meategiko zainean mearekin batera agertzen dena. Mearekin batera ateratzen da eta, gero, zenbait prozeduraren bidez bereizten da. Batzuetan, gangak ez du baliorik eta meatzaritzako hondakina da, eta beste batzuetan zenbait gai ateratzeko erabiltzen da. Zenbaitetan, meatzaritzako lanetan sortutako hondakinak izendatzeko erabiltzen da.[1]
Erreferentziak
- Ingurumen hiztegia: Ganga. arrigorriaga.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.