Ganboatar

Ganboatarrak (forma zaharra ganboar da)[1] Ganboa leinu gipuzkoarraren aldeko alderdia izan zen. Erdi Aroan oinaztar alderdiaren aurka jardun zuten leinu gudetan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. 1448an ganboarrek Arrasate erre zuten. Ganboarren aliatuak agramontarrak eta Nafarroako Koroa ziren. Ganboarrak, Ganboa sendia zeukaten buru, eta beste sendi batzuk ere batu zitzaizkien; adibidez, Olaso eta Balda gipuzkoarrak, eta Abendaño-Urkizu eta Legizamon bizkaitarrak.

Ganboar leinuaren burua Antso Velez de Gebara izan bide zen, Antso Gartzia de Saltzedo Aiarako jaunaren iloba, 1150. urtearen inguruan. Antso Velez de Gebara eta haren neba-arreba eta seme-alabengandik dator Ganboa abizenaren ondorengotza.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Cf. Ganboarrok su emaitean / asi dira, "Arrasateko erreketa", 30. lerroa, Mitxelena, Textos Arcaicos Vascos, 83. or.

Kanpo estekak

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.