Ganbera orkestra
Ganbera orkestra hitzak, musika tresna talde ugari hartzen ditu, talde horiek bete beharreko baldintza bakarra, tamaina txikikoa izatea delarik.
Ganbera musikarekin gertatzen den bezala, "ganbera" hitz gehigarriak, musika jotzen zen gelari erreferentzia egiten dio (hasieran, XVII. mendeko jauregi eta egoitza handiak).
Ordutik, "gela batean sartzen den orkestra txikia" esan nahi du. Ez dute musika tresna talde finkorik. Ganbera orkestra gehienek, euren musika tresnen artean, orkestra filarmoniko edo sinfonikoetako tresna nagusiak dituzte, biolina, biola, biolontxeloa edo kontrabaxua kasu. Pianoa ere erabiltzen da.
Sailkapena
- Orkestra barrokoa: gutxi gora-behera estandarra den igurtzitako harizko musika tresnen taldea, noiz behinka, beste musika tresna batzuk ere parte hartzen dutelarik, bereziki bakarlari gisa. Arcangelo Corelliren lanetatik abiatuta eratzen da, eta XVIII. mendearen lehen erdian handitzen doa, Johann Sebastian Bach, Jean-Philippe Rameau eta Jean-Baptiste Lullyren lanetan ikus daitekeen bezala. Kontuan izan behar da, hemen ez direla sartzen opera barrokoko orkestrak, konposaketa handiago eta bariatuago bat dutenak.
- Ganbera musikarentzako zehaztu gabeko musika tresna taldeak, Wolfgang Amadeus Mozarten Divertimenti, Beethovenen Septimino lan ezaguna eta talde txiki eta estandarizatu gabekoak erabiltzen dituzten antzeko lanentzako behar direnak bezala.
- Jada "aretorako" ez diren arren, tresna antolaketa txikia edo ez ohikoa duten talde garaikideak. Adibidez, Igor Stravinskiren Ebony concerto eta Dumbarton Oaks eta Manuel de Fallaren Concierto izeneko lanak interpretatzeko.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.