Gambier uharteak
Gambier uharteak (frantsesez: Îles Gambier edo Archipel des Gambier) Frantziaren mendeko Polinesiako uhartedia da. Lau uharte nagusiek osatzen dute: Taravai, Akamaru, Aukena eta Mangareva. Hiriburua Rikitea dute.
Gambier uharteak | |
---|---|
| |
Bertako izena | Îles Gambier |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Barea |
Uharteak denera | 14 |
Uharte nagusiak | Taravai, Akamaru, Aukena eta Mangareva |
Azalera | 31 km² |
Politika | |
Herrialdea | Frantzia |
Itsasoaz haraindiko kolektibitatea | Polinesia Frantsesa |
Hiri populatuena | Rikitea |
Gizartea | |
Biztanleria | 1337 |
Historia
Wilson ingeles kapitainak aurkitu zituen 1797an. 1881ean Frantziak hartu zituen.
Uharteak
Gambier uharteek barnean bi talde dituzte:
- Gambier taldea: Papuri, Teauaone, Tepapuri, Puaumu, Vaiatekeue, Teauotu, Apou, Tuaeu, Totegegie, Tarauru Roa, Gaioio, Tenoko, Rumarei, Mangareva, Aukena, Tokorua, Taravai, Tepu Nui, Angakauitai, Motu-O-Ari, Makapu, Akamaru, Mekiro, Teohootepohatu, Atumata, Tauna, Tekava, Kouaku, Motu Teiku, Makaroa, Manui, Kamaka
- Acteon taldea: Tenararo, Vahanga, Tenarunga, Matureivavao
Gainera Marutea Sud, Maria Est, Morane eta Temoe uharteak ere badituzte.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/4/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.