Gamarte

Gamarte Nafarroa Behereko udalerri txikia da eta Garazi eskualdean dago kokaturik. Donibane Garazi hiriburutik 10 kilometrotara dago herria.

Gamarte
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Gamarteko herrigunea.

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofizialaGamarthe
AuzapezaJean-Michel Bicain (2014-)
Posta kodea64220
INSEE kodea64229
Herritarragamartear
Kokapena
Koordenatuak43°12′05″N 1°08′36″W
Map
Azalera9,91 km2
Garaiera196 – 642 metro
Demografia
Biztanleria127 (2018:  −2)
Dentsitatea11,4 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 16,45
Ugalkortasuna[1] 55,56
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,78 (2011)
Desberdintasuna[1]% 11,11 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 64,76 (2010)
Erabilera% 33,42 (2011)

2018an 127 biztanle zituen.

Geografia

Ingurune naturala

Pagaburu (545 m), Kurutzeberri (513 m) eta Orgamendi (639 m) tontorrek udalerria inguratzen dute, hau 232 metroko altueran kokatuta dagoelarik.

Basagibeleko errekak (Arzubiren ibaiadarra) eta Biduzeren adar batek zeharkatzen dute udalerria.

Udalerri mugakideak

Auzoak

  • Gamarte
  • Urruti
  • Bordaburu
  • Ordokia
  • Gaineko Basaburua
  • Peko Basaburua

Historia

1189. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Gamarteko herria. 1842. urtean osatu zen udalerria.[2]

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
271 180 279 304 289 323 312 260 262
185618611866187218761881188618911896
260 258 239 232 250 245 238 217 219
190119061911192119261931193619461954
214 189 192 185 185 174 169 161 159
196219681975198219901999200920142020
137 132 113 113 105 105 - - -

Oharra: 2007ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da

Biztanleak euskaldunak dira eta bertako euskalkia behe-nafarrera da.

Ekonomia

Ekonomia jarduera laborantzan eta abeltzaintzan oinarritua da.

Kultura

Euskara

Gamarteko euskara[4] Garaziko hizkera[3] da, nafar-lapurteraren[5] aldaera bat, sortaldekoa[6].

Gamartear ezagunak

Ondarea

Gamarte udalerrian dagoen Galzetaburuko gurutzea.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. «Garazikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  4. «Gamarte - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  5. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  6. «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.