Gamarragutxia

Gamarragutxia (gaztelaniaz: Gamarra Menor) Gasteizko (Araba) udalerriaren iparraldeko herri bat da. 515 metroko garaieran dago, Zadorra ibaiaren ibarrean. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, hirigunetik zortzi kilometrora. Herrixkatik kilometro batera Gamarra dago. Herrixka Gasteizen zati da, Gaztelako erregeak XIV. mendean hori erabaki eta gero.

Gamarragutxia
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Herritarragamarrar
Geografia
Koordenatuak42°53′N 2°39′W
Garaiera515 m
Demografia

Demografia

Gamarragutxiko biztanleria

Ondarea

Herrixkako ondarearen artetik aipagarri da XIII. mendeko eliza txiki bat, Natibitatearena, erromaniko estilokoa. Dena den, urteetako utzikeriaren ondorioz, ezinezkoa da eliza bisitatzea.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.