Galvarino
Galvarino edo Calhuarëngo (?-1557ko azaroak 30) Lautaroren (1534-1557) armadako gerlari maputxe bat izan zen. Bere bizitzari buruzko daturik apenas ezagutzen den arren, Galvarino maputxeen kazikerik garrantzitsuenetako bat izan zen. Heroi moduan borrokatu zuen García Hurtado de Mendoza gobernariaren espainiar armadaren aurka eta Araucoko Gerrako Lagunillasko guduan harrapatua izan zen, Biobío ibaiaren ondoan.
Galvarino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Heriotza | 1557ko azaroaren 30a (egutegi gregorianoa) (67 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Eskarmentu bezala, eskuak moztu zizkioten, gertaera hau Alonso Ertzilla olerkariak (1533-1594) La Araucana lanean kontatzen duelarik, ekintza honen ondoren, hil zezaten "horren mespretxu eta ezinikusiarekin burua luzatu eta lepoa jarri zuelarik", baina barkatua izan zen eta bereekin itzuli zen, mendekatuko zela zin eginez. Elezaharrak dioenez, moztutako bere eskuen tokian lantzak jarri zituen, eta suminez eta harrokeriaz araukaniarren artean jada oso handia zen espainiarren aurkako gorrotoa sustatu zuen.
Deskribapena
Mariño de Lobera (1528-1594) espainiar militar eta kronistak dioenez, "horrenbeste zen zuen kemena, eskuak falta zitzaizkiola eta, mingainarekin are gogorrago borrokatu zuela, gerra egiteko Herkulesen eskuak eta Zesaren industriak baino askoz eraginkorragoa zena".
Guduak
Hauen buru borrokatu zuen Santiago eta Tucapelgo guduetan. Lagunillasko guduan preso hartua izan zen. Insurrekzioagatik epaitua, bere eskuak moztuak izatera zigortua izan zen. Gainontzeko maputxeentzako eskarmentu bezala askatua izan zen, Arauco domado antzezlanean, Felix Lope de Vegak Galvarinoren ahotan jarriko ditu García Hurtado de Mendozari zuzendutako honako hitzak:
« |
|
» |
—Arauco domado Lope de Vegarena |
Itzultzean maputxeen senatuaren aurrean aurkeztu zen, bere esku moztuak erakutsiz, justizia eta maputxe altxamendu handiago bat aldarrikatuz, Lautarok egin zuen bezala. Bere ausardia eta kemenagatik kontseiluak kazike izendatu zuen, eskuadroi baten buruzagi eta moztutako bi eskuen tokian lotutako labanekin, iragankorki borrokatu zuen Caupolicanen ondoan hurrengo kanpainetan biak Millarapueko guduan harrapatuak izan ziren arte, eta García Hurtado de Mendozak zakurretara jaurtiz exekutatua izatea agindu zuen.
« | Ez dago maputxeen galerak estimatzerik ahalbidetzen duen daturik. Espainiarrek batzuk preso hartu zituztela ezagutzen da. Frai Gil González de San Nicolásek, Indietako Kontseiluari bidalitako gutun batean, García Hurtado de Mendozak eurekin egin zituen izugarrikeriak aipatzen ditu. Alabaina, Galvarinoren sufrimendua beste dokumentu batzuk berresten dute. Neurri humanitarioen porrota ikusita, on Garcíak maputxeak beldurraren bidez eskarmentatu nahi izan zituen. Alonso de Ercillak sufrimendu jasanezina kontatu du La Araucanako XXII. kantuko azken 10 ahapaldietan. Araukanar arimaren estoizismo heroikoa zirriborratzean erreferentzia egin diogu. On Garcíak eskuak moztu ziezazkiotela agindu zuen. Galvarinok sufrimendua kexurik adierazi gabe jasan zuen, eta bere aurpegian baretasun aldaezina erakutsiz. Berehala, hiltzea nahi zuela eskatu zuen, jada gerlari bezala ezertarako balio ez zuela jakinik, eta bere erreguari kasurik egiten ez ziotela ikustean, bere haserrea bere borreroak iraintzen hasiz adierazi zuen, eta, erabakia aldatuz, bereengana joan zen borrokatu eta mendekatzeko konbentzitzera. | » |
—"El suplicio de Galvarino", Francisco Antonio Encinaren Historia de Chile lanean. |
Galvarinoren heriotza
Millarapueko guduan, 1557ko azaroak 30ean, enfrentamendu krudel baten ondoren, Galvarino beste buruzagi indigena batzuekin batera harrapatua izan zen, eta Hurtado de Mendoza gobernariak, zigor neurri bezala, urkatzea agindu zuen.
Galvarino zuhaitz batetik esekia izatera zigortua izan zen; baina Alonso de Ercilla olerkaria Galvarino heriotzatik salbatzen saiatu zen, espainiar aldera pasatzen ikusi zuela argudiatuz. Galvarinok bere mantapean ezkutatua izan zituen bere esku moztuak erakutsiz euren bizitza ez zuela jaso nahi eta hortzekin txiki-txiki egin ez zituelako soilik heriotza sentitzen zuela erantzun zion. Konkistatzaileak asaldatu egin ziren kazikearen harrokeria ikustean eta sakrifizioa bizkortu zuten.
Txiletar historialariren batzuk, baina, Galvarino bere etsaiei bera hiltzeko poztasuna ez emateagatik suizidatu egin zela uste dute.