Gallartako Meatze Ospitalea
Meatze Ospitalea Bizkaiko Abanto-Zierbena udalerriko Gallarta auzoan dagoen eraikin bat da.
Gallartako Meatze Ospitalea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Gallarta |
Koordenatuak | 43°19′N 3°05′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1881 |
Historia
1881ean Enrique Areiltza sendagile-zirujau ospetsuak ospitaleari hasiera eman zion. Erietxe honetako mediku jarduerak 1930. urtera arte iraun zuen, orduan itxi egin zuten.
1936ko Gerra Zibil garaian tuberkulosidun gaixoei harrera egin zitzaien bertan. Gaixoei nahi adina janari ematen zitzaien, sendatzeko gainelikadura baten beharra zeukaten eta. Jarduera horretatik datorkio egungo Preventorio edo sendategi izena.
Eraikinaren jabetza aldatu zen. 1950eko hamarkadan Bizkaiko gobernadore falangistaren agindupean eraberritu ostean, Genaro Riestra eskola deituriko nesken barnetegi bat ireki zuten, non Espainia osotik etorritako neskek oinarrizko irakaskuntza jasotzen zuten.
Franco diktadorea hil ondoren, Buenos Aires eskola deituko da, izen bereko muinoan dagoelako. Baina eraikina, zaintze ezaren ondorioz, itxi egin behar izan zuten eta mendi magalean beste eskola bat eraiki zuten, alegia, Buenos Aires eskola, 1983an irekia.