Galiziar poni
Galiziar ponia, galizieraz eta ofizialki "Cabalo de Pura Raza Galega", deitua, Galiziako bertako zaldi arraza da. Garrano zaldiarekin batera, Galiziako bertakoak diren bi zaldi arrazetako bat da. Galiziako zaldia, bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Galiziar ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Galizia |
Sinonimoak | Galiziar zaldia |
Adituek zelta poniak izeneko Europako ponien arraza multzoan kokatzen dute, Ingalaterrako Exmoor poni eta Dartmoor poniekin, Asturiasko asturkoiekin zein Euskal Herriko pottoka eta nafar behokekin besteak beste.
Desagertzeko arriskuan dagoenez, eta bai bere hazkunde modua dela eta zein galiziar herriarekin daukan harreman berezia dela eta, interes handiko arraza da. Baita bere berezitasun genetiko, sozial, kulturala, ekonomiko zein ingurugiroarekin zer ikusirik duenagatik[1].
Etimologia
Galizieraz arraza "cabalo galego de monte" (Galiziako mendiko zaldia), "cabalo galaico" (galiziar zaldia), "poni galego" (galiziar poni), "faca galiciana" (Galiziako behoka), "faca galega" (Galiziar behoka) edo "cabalo do país" (bertako zaldia). Beste izen bat Pontevedran erabilita "burras do monte" (Mendiko astemeak) da. Asturiasko Asturkoiak "burrus del Suebe" (Suebeko astoak) deitzen dituzte ere.
Egoera eta populazioa
Joan den mendearen bukaera aldean arraza desagertzeko zorian zegoen. 1999. urtean 190 abelburu besterik ez zeuden zenbaturik. Erakunde publiko ezberdinek zein partikularrek abiatutako berreskuperapen programen ezkerrez 2001. urtean 450 abelburu zeuden, haietako %80 abere helduak. 2007. urterako populazioaren kopurua ia 1300 abelbururaino heldu zen. Hala ere arrazaren egoera oraindik ahula da.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Galiziako zaldia
- (Galizieraz) Arrazaren fitxa teknikoa Mediorural.xunta.es
- (Galizieraz) Arrazaren elkartea
- (Galizieraz) Ezaugarriak
- (Galizieraz) Argazki galeria
- (Gaztelaniaz) Arrazari buruzko artikuloa. Pontebedrako hegoaldeko zaldi basatiak arriskuan