Galiziako geografia

Galiziako geografia Ozeano Atlantikoak markatzen du, Galiziako (Espainia) mendebalde eta iparraldea inguratzen duena eta itsasadar sakon eta aberatsak sortzen dituena.

Galiziako mapa topografikoa.

Hegoaldean, Miño ibaiak Portugaldik bereizten du, ipar-ekialdean Eo errekak Asturiastik eta hego-mendebaldean Galizia-Leongo mendiguneak banatzen du Gaztela eta Leongo erkidegotik.

Ibaiak eta itsasadarrak

Miño da Galiziako ibairik luzeena, 315 kilometrorekin, Lugoko probintzian sortu eta Ourensetik pasatuz Pontevedran itsasoratzen dena. Sil du ibaiadar nagusia, Asturias eta Leon artean sortzen dena.

Beste ibai batzuen artean, mugaldeko Limia aipatzekoa da, herrialdeko hegoaldean. Ourenseko probintzian sortu eta Viana do Castelon (Portugal) itsasoratzen da.

Itsasadarrei dagokienez, batzuk banatzen dituzte hiru multzotan, ipar-mendebaldetik hego-mendebaldera: Rias Altas, Rias Medias eta Rias Baixas.

Mendiak

Galizia-Leongo mendigunea hego-ekialdean dago, Ourense eta Leon artean. Bertako mendirik altuenak dira Pena Trevinca (2.127 m), Zamorako mugan, eta Cabeza de Manzaneda (1.781 m), probintziaren erdialdean. Portugalgo mugan, Serra do Xurés dago kokatuta.

Bestela, Serra dos Ancares Lugo eta Leongo probintzien artean dago kokatuta, Galiziako ekialdean. O Mustallar (1.935 m) da tontorrik altuena galiziar aldean.

Uharteak

Salvora uhartea, Aguiñoko parrokian.

Cíes uharteak eta Arousako uhartea dira garrantzitsuenetarikoak. Cies, Ons uharteak, Cortegada eta Salvora irlek, Atlantikoko Irlen parke Nazionala osatzen dute.

Lurmuturrak

Estaca de Bares da iparraldeen dagoen lurmuturra, Galiziakoa ez ezik Iberiar penintsula osokoa ere. Ozeano Atlantikoa eta Kantauri Itsasoaren arteko muga markatzen du. Mendebalderantz, Ortegal lurmuturra dago, Ortigueirako itsasadarran.

Vilán lurmuturrak eta Toriñangoak mugatzen dute Camariñasko itsasadarra, bigarrena izanda mendebaldeen dagoen puntua Galizian. Finisterre, bestela, erromatar garaian munduko amaiera fisikoa zen Penintsulan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.