Galiziako Egun Nazionala
Galiziako Egun Nazionala (galizieraz Día Nacional de Galicia/Galiza edo Día da Patria Galega) galiziar herrialdeko festa ofiziala da 1979tik, Galiziako Xuntaren dekretuari jarraituz.
Galiziako Egun Nazionala | ||
---|---|---|
Mota | public holiday (en) | |
Egun | Uztailaren 25 | |
Kokaleku | Santiago de Compostela | |
Uztailaren 25ean ospatzen da, Jakue apostoluaren egunean.
Hastapenak
Ospakizun honen jatorria 1919ko azaroan dago, Santiago de Compostelan antolatu zutenean "II Asemblea Nazonalista das Irmandades da Fala" batzarra. Bertan, hurrengo urteko uztailaren 25ean "Día Nacional de Galicia" antolatzea erabaki zuten.
Horren aurrean, Antón Villar Pontek defendatu zuen abenduaren 17an ospatzea, Mondoñedon gertatutako Pardo de Cela mariskalaren burugabetzearen urteurrenean. Haren tesiek ez zuten aurrera egin, baina, Miguel Primo de Riveraren diktadura hasi zenean 1924an, talde batzuk haren alde egin zuten berriro. Eztabaidak jarraitu zuen 6 urte geroago ere, erregimena amaitu zenean.
Frankismoan
Francisco Francoren diktaduran, erbesteko elkarteek jarraitu zuten deialdiarekin, eta Galizian bertan Rosalía de Castroren aldeko mezaren inguruan batzen ziren galegistak, San Domingos de Bonavalen komentuan, Santiagon.
Frankismoan, bestela, Espainia osoko festa ofizial izendatu zuten, Santiago apostolua Espainiako patroitzat hartuta. 1968an, bestela, galiziar nazionalistek eta sozialistek ekin zioten berriro ospatzeari Galiziako Egun moduan.