Galizano
Galizano Kantabriako kostaldean dagoen herri txiki bat da. Ribamontán al Mar udalerrian dago eta 2008ko erroldaren arabera 800 biztanle inguru bizi ziren.
Galizano | |
---|---|
gune populatua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Municipality of Cantabria | Ribamontán al Mar |
Posta kodea | 39160 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°28′07″N 3°40′11″W |
![]() | |
Altuera | 20 m |
Demografia |
Hondartzak
Kantabriako kostalde honetan hondartza bat dago, San Juan de la Canal deiturikoa. Hondartza bakartia da eta ingurune arrokatsu kokatua dago, landaren erdian. Oso polita da, urrezko harea eta olatuekin. Gainera, udalerriko beste hondartza famatu batzuk daude. Adibidez: Langre, hondartza nudista bat, Somo (El Puntal), Santanderko badia aurrean dagoena, eta Loredo, surfzaleentzat bereziki egokia.
Abeltzaintza
Biztanleri aktibo gehiena abeltzaintzan lan egiten du, ganadutegi frisiarrean zehazki.
Jarduera turistikoa
Azken hamarkadan Galizano herri turistiko bihurtu da.
Galizanon hainbat ostatu turistiko daude. Orain dela bost urtetik La Vijanera hotela martxan jarrita dago. Eraikin berezia da, bere etxaurrea harriz apaindua.
Galizanoko auzoak
- Baceña
- La Incera
- Linderrio
- Las Lleras
- Brazón
- San Miguel
- San Pantaleón
- San Piri.
Galizanoko kaleak
Aguas Hondas, Del Manzano, El Conde, El Cruce, El Parque, El Solaruco, El Soto, Herrero, La Barrera, La Canal, La Fábrica, La Iglesia, La Llamosa, Mies de Madero, Pedrosa, Romano eta Verdes.
Galizanoko eraikinak
Galizanoko etxerik zaharrenak La Iglesia kalean daude. Etxebizitza aipagarrienak hurrengoak dira: Roberto Junco (XVII. mendea) eta La Pedrosa, XVII. mendekoa baita ere, Rafael Martínez Alés editorearena.
Jaiak
Galizanon hainbat jai ospatzen dira. Galizanoren patroia San Isidro da, Maiatzaren 15ean. 1940 urtetik feria tradizionala eta frisiar ganadutegi lehiaketa-erakusketa egiten dira. Herri-kirolez lagundutakoak dira feria hauek: enbor ebaketa eta lapiko jakien dastaketa.
Azken urteetan zaldiekin erlazionatuta dauden ekintzak gertatzen dira: doma erakusketa, enkanteak (subastak), pony-ibilaldiak umeentzat. Bestalde, urtero San Isidroko lasterketa ziklista ospatzen da eta eguerdian landa-janaria prestatzen da.