Galipentzu Berria
Galipentzu Berria[1][lower-alpha 1] Zangozaldeko Galipentzu udalerriko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.
Galipentzu Berria | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Galipentzu Berriko ikuspegia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Nafarroa Garaia | ||
Eskualdea | Zangozerria | ||
Udalerria | Galipentzu | ||
Administrazioa | |||
Mota | etxalde | ||
Izen ofiziala | Gallipienzo Nuevo | ||
Posta kodea | 31493 | ||
Herritarra | galipentzutar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°31′47″N 1°23′27″W | ||
Garaiera | 389 metro | ||
Distantzia | 54,8 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 69 (2021: 9) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1960ko hamarkadan |
Herria 1960ko hamarkadan eraiki zuten, bizitzeko leku ez hain isolatu eta praktikoago baten bila zebiltzan Galipentzu Zaharreko biztanleak hartzeko.
Bertako biztanleak galipentzutarrak daude.
Izena
Herri honen izena sortu berria da, herria bera bezainbeste. Udalerriaren izena hartzen du, Galipentzu, eta horri Berria adjektiboa eransten dio, alde zaharretik bereizteko. Alde zaharrari, aldiz, Galipentzu Zaharra izena ematen zaio. Hala ere, gaztelaniaz baino ez da ofiziala: Gallipienzo Nuevo.
Geografia
Galipentzu Aragoi ibaiaren ibarrean dago, Berdungo Kanalaren eta Oibarko ibarraren artean. Zangozaldean zein Zangozerrian dago, nekazaritza-arro emankor batean, Peñako eta Uxueko mendilerroen artean.
Inguru naturala eta kokapena
Galipentzu Zangozako merindadearen hegoaldeko muturrean dago, Erribera iparraldean. Herrira NA-132 errepidearen bitartez ailegatzen da. Herria bi gunek osatzen dute, batetik herri zaharra, muinoaren gainean San Salbador elizaren inguruan eta bestetik herri berria, Aragon ibaiaren ondoan, eta herri zaharretik 2-3 kilometrora.
Klima eta landaredia
Galipentzuk klima mediterraneo-kontinental lehorra dauka, urteko batez besteko tenperatura 13-14 gradukoa eta prezipitazioak 500-700mm bitartekoak dira. Neguak hotzak eta euritsuak diren bitartean, udan hegoaldeko haizea jotzean, tenperatura maiz igotzen da 30 gradutik gora. Prezipitazioak ugariagoak izaten dira udaberri eta udazkenean.
Jatorrizko arte, haritz eta pinuen arrastoak geratzen diren arren, euren azalera asko gutxitu da nekazaritzaren eta gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun, Alepo motako pinuak eta Austriatik ekarritako pinu lariziarrak nagusitzen dira herriaren inguruko baso bakanetan.
Estazio meteorologikoak
Galipentzun ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Kaseda pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 439 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Datu klimatikoak (Kaseda, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.5 | 21.7 | 27.0 | 29.5 | 35.0 | 39.0 | 44.0 | 42.0 | 40.0 | 32.0 | 28.0 | 18.0 | 44.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.0 | 11.4 | 14.9 | 16.8 | 21.4 | 26.9 | 30.4 | 29.9 | 25.4 | 19.6 | 13.2 | 9.6 | 19.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.3 | 6.7 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 20.2 | 23.0 | 22.8 | 19.0 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.5 | 2.1 | 4.3 | 6.3 | 9.9 | 13.5 | 15.7 | 15.6 | 12.6 | 9.1 | 4.9 | 2.2 | 8.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -11.0 | -8.5 | -2.0 | 1.5 | 4.5 | 8.5 | 5.0 | 3.5 | -1.0 | -8.8 | -10.0 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 39.4 | 34.8 | 34.6 | 64.8 | 53.6 | 40.2 | 30.3 | 32.4 | 57.3 | 69.5 | 59.3 | 52.4 | 568.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 29.0 | 24.0 | 40.7 | 51.5 | 48.0 | 43.2 | 50.0 | 66.0 | 143.7 | 63.0 | 48.0 | 46.0 | 143.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.3 | 7.7 | 6.8 | 9.8 | 9.6 | 5.7 | 4.7 | 4.2 | 6.0 | 9.1 | 6.6 | 9.2 | 91.1 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.7 | 0.8 | 0.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.0 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Demografia
2021 urteko erroldaren arabera 69 biztanle zituen Galipentzu Berrik.[4]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
83 | 79 | 83 | 87 | 82 | 84 | 84 | 82 | 74 | 78 | 75 | 75 | 72 | 73 | 70 | 64 | 62 | 60 | 60 | 63 | 60 |
Kultura
Euskara
Herri sortu berria izanik, Gabarderalen ezin da tradizio euskaldun edo erdardun bati buruz hitz egin. Hala ere, Koldo Zuazok, 2010ean, Galipentzu Berria ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[5]
Oharrak
- /galipént͡s̻u berí.a/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- .
- Kasedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Galipentzu Berria» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.