Galina Vixnevskaia
Galina Pavlovna Vixnevskaia (jaiotza abizena, Ivanova, errusieraz: Гали́на Па́вловна Вишне́вская, Leningrado, 1926ko urriaren 25a - 2012ko abenduaren 11) errusiar soprano opera abeslaria izan zen. 1966an Sobietar Batasuneko Herriaren Artista izendatu zuten. Mstislav Rostropovitx cello-jotzailearen emaztea izan zen, eta bere bi alaben ama: Olga eta Elena Rostropovitx.
Galina Vixnevskaia | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Галина Павловна Иванова |
Jaiotza | San Petersburgo, 1926ko urriaren 25a |
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1926ko urriaren 25a - 1978ko martxoa) |
Heriotza | Mosku, 2012ko abenduaren 11 (86 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mstislav Rostropovitx |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Q16678507 1944) Moskuko kontserbatorioa 1966) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, opera abeslaria, musika-irakaslea, biografoa, eguneroko-idazlea, antzerki zuzendaria eta opera director (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa opera |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
|
Bolxoi antzokiaren kide izan zen eta munduko operarik garrantzitsuenetan abestu zuen. Lady Macbeth Mtsenskekoa ere grabatu zuen bere senar Rostropovitx eta lagun Dmitri Xostakovitxekin batera. Aleksandr Solzhenitsin bere etxean egon zen GULAG artxipielago idazten zuen bitartean.
Aida, La Traviata, Tosca, Madame Butterfly, Fidelio edo Figaroren ezkontzak interpretatu zituen, Errusiar pertsonaiez gain.