Galina Ulanova
Galina Sergueievna Ulanova (errusieraz: Галина Серге́евна Ула́нова; San Petersburgo, 1910eko urtarrilaren 8a - Mosku, 1998ko martxoaren 21a) errusiar dantzaria izan zen. 1944-1962 urteetan Moskuko Bolshoi antzokiko lehen dantzari izan zen, eta gero, hango irakasle. Ballet erromantiko ugari dantzatu zituen munduko antzoki nagusietan: Beltxargen aintzira; Basoko loti ederra; Intxaur kraskailua; eta Gisela, besteak beste. Ballet klasikoko dantzaririk onenetako bat izan zen bere mugimendu arinengatik eta antzezteko gaitasunagatik. 1951n, herriko artista izendatu zuten; sari ugari jaso zituen, Lenin Saria (1957), besteak beste.
Galina Ulanova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1909ko abenduaren 26a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa 1917ko irailaren 14a) Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | Mosku, 1998ko martxoaren 21a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Familia | |
Ama | Maria Fiodorovna Romanova |
Ezkontidea(k) | Yuri Zavadsky |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vaganova Academy of Russian Ballet (en) 1928) |
Hizkuntzak | errusiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ballet dantzaria, koreografoa eta aktorea |
Enplegatzailea(k) | Mariinski antzokia Abay Opera House (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Berlingo Arteen Akademia |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.