Galiera
Galiera edo Galiako zelta antzinako hizkuntza zelta izan zen, latina gailendu baino lehen Galian hitz egiten zena. VI. mendean desagertu bazen ere, haren aztarna batzuek iraun dute Europako zenbait hizkuntzatan eta toponimian.[1] Lepontiera eta galaziera ahaide hurbilak zituen.[2]
Galiera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | Hizkuntza hila |
Eskualdea | Galia |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak hizkuntza zelta kontinentalak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | tran1289 |
IETF | cel-gaulish |
Hutsune handiak daude galieraren gaineko ezagueran. 800 idazkun inguru ezagutzen dira:[3] eskaintzak, epitafioak, jabetza-akordioak, eta baita lege eta erlijio agiriak ere. Larzac-eko eta Chamalièresko berunak, Lezouxeko platera eta Colignyko Egutegia dira luzeenak.
Idazkera
Hiru alfabeto erabili ziren galiera idazteko:[2]
- Luganoko alfabetoa
K.a. VII-V. mendeen artean, Luganoko alfabetoa erabili zen Galia Zisalpinoan lepontiera idazteko; hauxe xen:
- 𐌀 𐌄 𐌉 𐌊 𐌋 𐌌 𐌍 𐌏 𐌐 𐌓 𐌔 𐌕 𐌈 𐌖 𐌅 𐌗 𐌆
Luganoko alfabetoak ez zituen ezberdintzen herskari ahostun eta ahoskabeak; beraz, 𐌓 /b/ edo /p/ izan daiteke; 𐌕, /t/ edo /d/; eta 𐌊, /g/ edo /k/. 𐌖 /u/ eta 𐌅 /w/ ezberdintzen ziren. 𐌈, ziur aski, /t/-rako erabiltzen zen, eta 𐌗 /g/-rako.
- Alfabeto grekoa
K.a. III. mendetik aitzina, ekialdeko alfabeto grekoa erabili zen Galia Narbonensisen:
- α β γ δ ε ζ η θ ι κ λ μ ν ξ ο π ρ ϲ τ υ χ ω
χ [χ]-rako zen, θ ts-rako, ου /u/, /ū/ eta /w/-erako; ε /e/ labur eta /ē/ luzerako; eta ο /o/ labur eta /ō/ luzerako. Azpimarratu behar da sigma ϲ dela (lunate sigma) ekialdeko alfabeto grekoan.
- Latindar alfabetoa
K.a. 58-50ean Erromak Galia beretu ostean, galiarrak latindar alfabetoa erabiltzen hasi ziren:
- A B C D Ð E F G H I K L M N O P Q R S T V X Z
- a b c d ð e f g h i k l m n o p q r s t v x z
G eta K irizpide zehatzik gabe erabili ohi ziren. Ð/ð, ds eta s /ts/ edota /dz/ adierazteko erabil zitezkeen. X/x [χ] edo /ks/ zen. Q gutxitan erabiltzen zen (Sequanni, Equos), eta baliteke arkaismoa izatea. Ð eta ð baliatzen ziren Tau Gallicum hizkia irudikatzeko.
Fonologia
Bokalak
Bost bokal labur eta beste bost luze zituen:[2]
Mota Aitzinekoak Erdikoak Atzekoak luzea motza luzea motza luzea motza Itxiak iː i uː u Erdi-itxiak eː e o: o Irekiak aː a
- Diptongoak: ai, ei, oi, au, eu, ou
Kontsonanteak
Mota Biezpainkariak Hobikariak Sabaikaria Belarrak Sudurkariak m n Herskariak p b t d k ɡ Afrikatua ts Igurzkariak s x ɣ1 Hurbilkariak j w Likidoak r, l
- [x] /k/-ren alofonoa zen /t/-ren aurrean.
Gramatika
- Deklinabideak zazpi kasu zituen: nominatiboa, bokatiboa, akusatiboa, datiboa, genitiboa, leku-denborazkoa eta instrumentala.
- Aditza sistemak lau modu (indikatiboa, agintera, subjuntiboa, desirazkoa), lau denbora (orainaldia, geroaldia, burutua, burutugabea) eta hiru boz (aktiboa, pasiboa) zituen.
- Subjektua - aditza - osagarria da perpausaren eredurik ohikoena.
Lexikoa
- Zenbakiak
La Graufesenque graffitiko ordinalak:
- 1. cintus, cintuxos (galesera cyntaf, irlandera zaharra cétnae)
- 2. allos (galesera ail, irlandera zaharraaile = otro)
- 3. tritios (galesera trydydd, irlandera zaharra treide)
- 4. pentuar[ios (galesera pedwerydd, irlandera zaharra cethramad)
- 5. pinpetos (Ml galesera pymhet (ahora pumed), irlandera zaharra cóiced)
- 6. suexos (beharbada suextos-ekin nahastuta, galesera chweched, irlandera zaharra seissed)
- 7. sextametos (galesera seithfed, irlandera zaharra sechtmad)
- 8. oxtumeto[s (galesera wythfed, irlandera zaharra ochtmad)
- 9. namet[os (galesera nawfed, irlandera zaharra nómad)
- 10. decametos, decometos (galesera degfed, irlandera zaharra dechmad, zeltiberiera dekametam)
- Hilak
Colignyko Egutegiaren arabera, urtea 12 hilabetetan banaturik zegoen, eta beste bi hilabete tartekaturik zeuden bost urteko zikloan:[2]
- X.., lehenbiziko urtean tartekatutako hilabetea
- Samonios, azaroa
- Dumannios, abendua
- Rivros, urtarrila
- Anagantio, otsaila
- Ogronnios, martxoa
- Cutios, apirila
- Ciallos, hirugarren urtean tartekatutako hilabetea
- Giamonios, maiatza
- Simivisonnios, ekaina
- Equos, uztaila
- Elembivios, abuztua
- Edrinios, iraila
- Cantlos, urria
Bibliografia
- Delamarre, X. (2003). Dictionaire de la Langue Gauloise (2. arg.). Paris: Editions Errance. ISBN 2-287772-237-6
- Lambert, Pierre-Yves (2003) La language gauloise (2. arg.) Paris: Editions Errance. ISBN 2-87772-224-4
- Meid, Wolfgang (1994) Gaulish Inscriptions. Budapest: Archaeolingua. ISBN 963-846-06-6
- Sims-Williams, Patrick (2003) The Celtic Inscriptions of Britain: phonology and chronology, c.400-1200 Oxford: Blackwell. ISBN 1-4051-0903-3
Erreferentziak
- Lacroix, Jacques. L’héritage toponymique gaulois dans le français (image et réalité). Onomastique et patrimoine. Actes du Colloque d’onomastique du Teich (septembre 2003) Paris : Société française d'onomastique, 2004. pp. 123-143. (Actes des colloques de la Société française d'onomastique, 12), persee.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
- Perdicoyianni-Paleologou, Helene. Análisis Lingüístico de Las Antiguas Lenguas Celtas. worldhistory.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
- Meyer Hilfiger, Manon. Contrairement à ce que l'on imagine, les Gaulois savaient écrire. nationalgeographic.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
Kanpo estekak
- L.A. Curchin, "Gaulish language" Encyclopædia Orbis Latini
- Gaulish language on TIED.Indo-European Language Groups
- The Coligny Calendar. Colignyko egutegia
- Gaulish Inscriptions: Vaisonen inskripzioa ((RIG I, S. 206, Nr. 172) ) TITUS (Thesaurus Indogermanischer Text- und Sprachmaterialien) datubasea
- Recueil informatisé des inscriptions gauloises (RIIG). Recueil des inscriptions gauloises (RIG) - Galierazko idazkunen bilduma- katalogoetako inskripzioak barneratzen ditu.