Galibier Txirrindulari Elkartea

Galibier Txirrindulari Elkartea (gaztelaniaz: Asociación Deportiva Galibier) Orkoiengo kirol-elkartea da, 1993tik aurrera txirrindularitza amateurrean aritzen dena.

Urteetan zehar eta babeslearen arabera, taldea izenaz aldatu da, adibidez 2006tik 2022 arte Lizarte izena zeukan eta 2023tik aurerra Finisher da.

Nahiz eta independente izan, 2008tik 2019ra Movistar Teamen egituraren barnean egon zen [1] eta 2020tik aurrera Kern Pharmarekin lotuta dago [2], beti harrobi lana egiten.

Taldean Joseba Beloki, Isidro Nozal, Andrey Amador, Marc Soler edo Richard Carapaz bezalako txirrindulariak hazi dira.[3]

Taldearen izendapena historian zehar

  • Construcciones ACR-MRA - (1993-1995)
  • Construcciones ACR-Sky Blue - (1996)
  • Sky Blue-Construcciones ACR - (1997-1998)
  • Tegui Videoporteros - (2000-2001)
  • Bodegas Monjardin - (2002)
  • Gráficas Ona - (2003-2005)
  • Lizarte - (2006-2022)
  • Finisher - (2023-)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.