Galerina paludosa

Galerina paludosa Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Galerina marginata hilgarriarekin ahaidetasuna du eta toxikoa den susmoa dago, beraz ez da gomendatzen biltzea. Bestalde, oso haragi gutxi du. Arriskuan dauden espezieen zerrenda gorrietan agertzen da, herrialde askotan.

Galerina paludosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHymenogastraceae
GeneroaGalerina
Espeziea Galerina paludosa
Kühner, 1935

Deskribapena.

Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa, arrexka matea, ertza ildaskatua.

Orriak: Oso zabal, itsatsiak, kapelaren antzeko kolorekoak

Hanka: 12 cm arteko luzerakoa eta 0,3 cm arteko lodierakoa, zilindrikoa, zertxobait kurbatua, arre-hori kolorekoa, errezel zuriaren arrastoekin, batez ere eraztunaren oinarrian eta eraztunaren eremuan, zuria eta iheskorra baita.

Haragia: Zurbila, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Galerina terminoa, galeraren txikigarria da, latinezko "galerus" delakoarena. Galerina hitzak kupula gisa, erabiltzen den larruzko burukoa esan nahi du. Kapelaren formagatik.

Jangarritasuna

Ez da jangarria

Nahasketa arriskua

Galerina sphagnorum delakoarekin nahas daiteke, honek ez du hondakin zuririk oinean.

Sasoia eta lekua

Urte osoan, eguraldiak uzten badu. Goroldiozko eremu oso hezeetan, batez ere, Sphagnum generoko goroldioa dagoen mendietako zohikaztegietan.

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Errusia.

Espeziearen egoera

Aranzadi Elkartearen arabera, Galerina paludosa desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel, . Orria. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 248 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.