Galena
Galena berun sulfuroaren forma mineral naturala da. Beruna eskuratzeko mea garrantzitsuena da.
Galena | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Sulfuroak |
Formula | Berun sulfuroa (PbS) |
Dana sailkapena | 2.8.1.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 2.CD.10 |
Sistema kristalino | Kubikoa |
Eponimoa | lead ore (en) |
Identifikazioa | |
Kolorea | Berunaren antzeko grisa, zilarkara |
Habitoa | Kristal kubikoak eta oktaedrikoak, taula formakoak |
Esfoliazioa | Kubikoa |
Gogortasuna Mohs eskalan | 2,5 - 2,75 |
Distira | Metalikoa |
Pleokroismoa | Ez |
Dentsitate erlatiboa | 7,4 - 7,6 |
Urtze puntua | 2 |
Galena mineral sulfuro arruntena eta zabalen banatuena da. Kristal-sistema kubikoa jarraituz kristalizatzen da. Sarritan blenda, kaltzita eta fluorita mineralekin batera agertzen da.
Sarritan galena metaketek zilar kantitate nabarmenak dauzkate, bai zilar sulfuro eran bai galenaren egituraren barruko disoluzio solido eran. Galena zilardun hauek zilarra eskuratzeko mearik garrantzitsuenak izan dira denbora luzez. Honez gain, zinka, kadmioa, antimonioa, artsenikoa eta bismutoa ere ager daitezke.
Kanpo estekak
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.