Galdetegi
Inkesta batean, azterketa batean, ikerketa batean, galdera-sorta, galdeketa, itaunketa, itaun-sorta edo galdetegia ahoz edo idatziz eskatuko diren galdera-erantzunen bildumak dira. Galdetegiak galdera-erantzunen bilketa eta tratamenduaz ere aritzen dira, besteak beste.
Galdera sorta bat osatzeko gomendio batzuk
- Galderak erantzun behar dituen pertsona kontuan hartuz idatzi behar dira galderak, ahalik eta modu laburrenean, galderen ulermena erraztearren.
- Zer galdetzen den argi eta garbi utzi behar da.
- Galdera errazak hasieran kokatu behar dira eta zailak bukaeran.
- Gaitzespenagatik erantzun eza ekar dezaketen galderak begirunez egin eta bukaeran kokatu behar dira.
- Inkestatuaren iritzia eragin edo aldarazi dezaketen esapideak baztertu behar dira.
- Inkestan zehar, emandako erantzunei buruz oroimen ahalegin handia behar duten galderak ekidin behar dira.
- Behin betiko galde sorta inkestan onartu aurretik, komeni da behin behineko galde sorta batekin saiakuntza egitea, bertan izan daitezkeen akatsak, hutsuneak edo egin daitezkeen hobekuntzak antzematearren.
Galdera motak
- Galdera irekiak: inkestatuak nahi duena eta nahi duen eran erantzun dezake galdera irekietan. Informazio aberatsagoa eskuratzen da galdera hauen bitartez, baina informazio hau antolatzea eta aztertzea zailagoa izaten da.
- Galdera itxiak: aukera multzo mugatu eta jakina duten galderak dira galdera itxiak. Ematen duten informazioa murritzagoa, baina galdera hauekin informazioaren tratamendua erraztu egiten da.
- Galdera erdi itxiak edo erdi irekiak: galdera hauetan aukera multzoa mugagabea izan daiteke, baina erantzuteko era ezarrita dago aldez aurretik.
- Bateriazko galderak: inkestatuak emandako erantzunen arabera planteatutako ondorengo galderak dira bateriazko galderak.
- Harrera galderak: inkestatuaren konfiantza eta lasaitasuna lortzea da harrera galderen helburua. Hasieran kokatzen dira eta eskuarki emandako erantzunak ez dira ikerketan kontuan hartzekoak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.