Galatea (satelitea)
Galatea edo Neptuno VI Neptunotik gertuen dagoen laugarren satelitea da. Galatea pertsonaia mitologikoaren izena darama, berrogeita hamar Nereidetako bat greziar mitologian, Polifemo ziklopeak maite zuena.
Galatea (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 21,9 |
Gorputz-gurasoa | Neptuno |
Aurkitzailea | Stephen P. Synnott (en) eta Voyager 2 |
Aurkikuntza-data | 1989ko uztailaren 28a |
Honen izena darama | Galatea (en) |
Orbitaren ezaugarriak | |
Ardatzerdi handia | 61.593 km |
Eszentrikotasuna | 0 |
Orbita-periodoa | 0,42874431 egun |
Makurdura orbitala | 0,052 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 88 km |
Masa | 3,7 Zg |
Albedoa | 0,08 |
Behin-behineko izendapenak | S/1989 N 4 |
Aurkikuntza
1989an aurkitu zen, Voyager 2 zundak egindako argazkietatik abiatuta. Hasiera batean S/1989 N4 izena eman zitzaion[1] eta urte horretako abuztuaren 2an iragarri zen. Izena 1991ko irailaren 16an eman zioten[2].
Ezaugarri fisikoak
Galateak itxura irregularra du eta ez dirudi jarduera geologikorik duenik. Baliteke beste satelite baten apurketaren ondoren berriro bildutako zatiek osatzea, agian Triton orbitan kapturatu zuenean sortutako desegonkortasunaren ondorioz[3].
Orbita
Galatearen orbita Neptunoren orbita sinkronikoaren erradioaren azpitik dago, beraz espiralean jaisten ari da etengabe, eta etorkizunean planetaren aurka talka egin dezake edo Rocheren muga gainditzen badu eraztun sistema berri bat eratu lezake.
Erreferentziak
- «IAUC 4824: Sats OF NEPTUNE; 1989M; PU Vul; V482 Cyg» www.cbat.eps.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
- «IAUC 5347: SNe; 1991o; Sats OF SATURN AND NEPTUNE» www.cbat.eps.harvard.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
- Banfield, Don; Murray, Norm. (1992-10-01). «A dynamical history of the inner Neptunian satellites» Icarus 99 (2): 390–401. doi: . ISSN 0019-1035. (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).