Galata dorrea

Galata dorrea (turkieraz Galata Kulesi, antzina latinez Christea Turris, "Kristoren dorrea") Istanbulen dagoen Erdi Aroko dorre bat da, genovarrek Galata auzoan eraikia, Urrezko Adarraren iparraldean. Hiriko ikur nagusitako bat da, kono itxurako estalkiak zeruertzean ageri delako eta, gainera, bertatik hiri historikoaren ikuspegi zabala duelako.

Galata dorrea
Trading Posts and Fortifications on Genoese Trade Routes from the Mediterranean to the Black Sea
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIstanbul probintzia
Milioi bat biztanle baino gehiago dituen hiriaIstanbul
Turkiako barrutiaBeyoğlu
Koordenatuak41°01′32″N 28°58′27″E
Map
Altitudea35 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1349
JabeaDirectorate General of Foundations (Turkey) (en) Itzuli
Istanbul Metropolitan Municipality (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)harria
Estiloaarkitektura erromanikoa
Dimentsioak16,45 (diametro) × 62,59 (altuera) m
Solairuak9
Lurrazpian1
Azalera208 m²
Webgune ofiziala

    Ezaugarriak

    Bederatzi solairuko dorrea 66,90 metro garai da (62,59 m gailurreko apaindura gabe eta 51,65 m behaketa solairuan), eraiki zenean hiriko eraikuntza garaiena. Behe solairua itsas-mailatik 35 metrora dago. Kanpo diametroak 16,45 m ditu eta barnekoak 8,95 m, hormek 3,75 m lodi baitira.

    Goiko solairuetan kafeetxe eta jatetxe bat dago, eta nightclub bat. Bi igogailu ditu, bisitariak goraino eramateko.

    Historia

    Dorrea 1875-1895 inguruan (egilea: J. Pascal Sébah). Dorreak kupula bat zuen garai honetan, 1875ko ekaitzaren ondoren eraikia. Egungo estalki konikoa 1965 eta 1967 arteko zaharberritzean eraiki zen, antzina izan zuen itxuran oinarritua.

    Dorrea Christea Turris izenarekin eraiki 1348an, Konstantinopoliseko genovar kolonian. Genovarren Galata gotorlekuaren erpin bat zen. egungo dorrea ez da nahastu behar Galata dorre zaharrarekin, bizantziarrek eraikia eta Megalos Pirgos izenekoa, Urrezko Adarraren sarrera kontrolatzen zuen katearen iparraldeko muturrean kokatua zegoena. Dorre hau beste kokapen batean zegoen eta ia guztiz suntsitu zen 1204ean Laugarren Gurutzadan.

    Dorrearen goialdea, kono itxurako estalkiduna, hainbat alditan itxuraldatu zen Otomandar Inperioaren garaian, suteak atzemateko dorre bezala erabiltzen zena, batez ere 1717tik aurrera.

    Evliya Çelebi otomandar historialari eta bidaiariaren arabera, 1630-1632 inguruan Hezarfen Ahmet Çelebi-k bertatik hegaldatu zen eta Bosforoaren beste aldeko Üsküdar hirian lurreratu (6 km harago), hegal artifizialak erabiliz[1].

    1794an, Selim III.aren agintaldian, sute batek berunezko eta zurezko estalkia eta barneko eskailerak kiskali zituen. 1831n beste sute batek eraikina kaltetu zuen eta berriz zaharberritu zuten. 1875an, ekaitz batean, estalki konikoa suntsitu zen, eta ia ehun urte igaro arte ez zen berreraiki, 1965-1967an. Garai hartan, dorrea guztiz zaharberritu zen eta barneko zurezko egitura kendu eta hormigoizkoa ipini zen, eta bisitentzako ireki egin zen.

    Otomandar garaian egindako ikuspegi panoramikoa (Sébah & Joaillier, 1880).
    Otomandar garaian egindako ikuspegi panoramikoa (Sébah & Joaillier, 1880)[3].


    Irudiak

    Erreferentziak

    1. Evliya Çelebi (1611-1682). Seyahatname. Istanbul: Yapı Kredi Kültür Sanat Yayıncılık (2003), 318 or.
    2. Panorama of Constantinople, Taken from the Galata Tower (Kongresuaren Liburutegia). 2010-12-03.
    3. Panorama of Constantinople, Taken from the Galata Tower (Kongresuaren Liburutegia). 2010-12-03.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.