Galarrixa
Galarrixa Zaraia mendilerroko mendi bat da. Urkulu urtegiaren iparraldean dago, oso toki bakartian, mendilerroko beste mendi guztietatik erabat bananduta. 547 metroko garaierarekin, mendilerroko bigarren mendirik txikiena da.
Galarrixa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 547 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′55″N 2°28′22″W |
Mendikatea | Zaraiako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Larrinotik |
Irispideak
Larrinoko eliza ondoan, errepidetik jarraitu behar da, Larrinoberrirantz pixkat jeitsi arte. Arantzazura doan bidea alde batera utzi eta ezkerretik jarraitu behar da, ezkerrean etxe batzuk utziz. Ondoren, pinudi batetatik igoz, Irubieragaina mendatera iristen da. Gero, eskuinetara hartu eta, handik gutxira, lehen tontor batera iristen da, 525 metroko garaieran kokatua. Pixkat jeitsi ondoren, Galarrixarantz jarraitzen da. Bere tontorra, pinuz josita dago eta pinuen artean doan bide batek, tontorra bera igarotzen du.
Inguruko tokiak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.