Galapagoak
Galapagoak edo Galapago uharteak[1] (gaztelaniaz, Islas Galápagos) Ekuadorreko kostaldetik 1.050 kilometrora dagoen uhartedia dira. Politikoki, Ekuadorreko probintzia dira eta hiriburua Puerto Baquerizo Moreno dute. Uhartediak 13 sumendi-uharte nagusi, 6 uharte txiki eta 107 uhartetxo ditu, denak ekuatore inguruan.
Galapagoak | ||
---|---|---|
Ekuador | ||
Administrazioa | ||
Estatua | Ekuador | |
Hiriburua | Puerto Baquerizo Moreno | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 0°40′00″S 90°33′00″W | |
Azalera | 8,010 km² | |
Punturik altuena | Wolf sumendia | |
Demografia | ||
Biztanleria | 25.000 (2010) | |
Dentsitatea | 2,33 bizt/km² | |
Gentilizioa | galapagoar | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 eta Pacific/Galapagos (en) | |
www. |
Galapagoak Charles Darwinen ikerketei esker famatuak dira. Ikerketa horiei esker, Charles Darwinek hautespen naturalaren bidezko bere eboluzio teoria sortu zuen.
1986an uhartediaren inguruko itsasoa Itsas Erreserba bihurtu zen. 1978an UNESCOk Galapagoak Gizateriaren Ondare izendatu zituen eta 2001ean inguruko itsasora hedatu zuen titulua.
Banaketa administratiboa
Galapagoetako probintzia hiru kantonamendutan banatuta dago:
- Santa Cruz
- San Cristóbal
- Isabela
Uharte nagusiak
Galapagoen uhartediak izen asko ditu: ofiziala Archipiélago de Colón (euskaraz Kolonen uhartedia) da, izen ingelesa Ambrose Cowley piratak asmatu zuen 1684an bere lagunen eta zenbait ingeles handikien omenez.
Hauexek dira uharte nagusiak:
- San Cristóbal (ingelesez Chatham), 558 km² ditu Puerto Baquerizo Moreno hiriburua hor dago.
- Santa Fe (ingelesez Barrington), 24 km² ditu.
- Genovesa (ingelesez Tower), 14 km² ditu.
- Floreana edo Santa María (ingelesez Charles), 173 km² ditu.
- Plaza Sur, 0,13 km² ditu.
- Baltra (ingelesez South Seymour), 27 km² ditu.
- Santa Cruz (ingelesez Indefatigable), 986 km² ditu.
- Ipar Seymour, 1,9 km² ditu.
- Marchena (ingelesez Bindloe), 130 km² ditu.
- Pinzón (ingelesez Duncan), 18 km² ditu.
- Rábida (ingelesez Jervis), 4,9 km² ditu.
- Bartolomé, 1,2 km² ditu.
- Santiago edo San Salvador (ingelesez James), 585 km² ditu.
- Pinta (ingelesez Abingdon), 60 km² ditu.
- Isabela (ingelesez Albemarle), uhartediko uharterik handiena da eta 4.588 km² ditu. Uhartearen lekurik altuena 1.707 metroto Alcedo sumendia da. Bere hegoaldeko kostaldean Puerto Villamil dago.
- Fernandina (ingelesez Narborough), 642 km² ditu.
- Wolf (ingelesez Wenman), 1,3 km² ditu.
- Darwin (ingelesez Culpepper), 1,1 km² ditu.
Historia
Galapago uharteak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii, viii, ix, x |
Erreferentzia | 1 |
Kokalekua | Ekuador |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 1978 (II. bilkura) |
Luzapen urtea | 2001 |
Arriskuan | 2007 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Historia geologikoaren parametroetan, uharte berri samarrak dira, azken 5 milioi urteetan itsasotik gora altxatutakoak. Sumendi aktiboz josita daude eta Isabela eta Fernandina gazteenak dira.
Galapagoak Tomás de Berlangak aurkitu zituen 1535eko martxoaren 10ean. Uharteek biztanlerik ez zutenez, hurrengo mendeetan zehar, piratak eta zientzialariak bisitari bakarrak izan ziren, adibidez, Richard Hawkins pirata 1593an, Woodes Rogers pirata 1708an, Alejandro Malaspina esploratzailea 1790ean, James Collnet 1793an edo Robert FitzRoy eta Charles Darwin 1835an.
Ekuadorrek 1832ko otsailaren 12an uhartediaren jabetza aldarrikatu zuen eta Archipiélago de Ecuador izena jarri zion.
Bigarren Mundu Gerran Ekuadorrek Baltra uhartean Estatu Batuei kanpamendu bat eratzeko eskubidea eman zion.
Gizateriaren Ondare Kulturala
1978an, Unesco Galapago Uharteak Gizarteriaren Ondare Kulturala izendatuak izan ziren eta 1985ean, Biosferaren Erreserba.[2] 2007.urtean Unescok Gizarte Ondare Kulturala Ingurumen arriskuan zegoela izendatu zuten eta 2010 arte Arriskuan zeuden Ondare Kulturalaren zerrendan egon zen.
Itsasoko erreserba izendatu handiena da.
Demografia
Uharteak berezko 25.000 biztanle ditu, Ekuadortik joandako kolonizatzaileak dei daitezkeenak, lau uhartetan soilik: Santa Cruzen, 15.200 (Puerto Ayora uharteetako gune populatu handiena da); Isabelan, 2.200; San Cristobalen, 8.400; eta Floreanan, 100. Probintziako hiriburua Puerto Baquerizo Moreno da, San Cristobal uharteko hiri nagusia, Puerto Ayora baino txikiagoa den arren.
Turismoak 200.000 bisitari eramaten ditu urtero.
Natura
Galapagoetan bizi diren animalia eta landare asko endemikoak dira, hala nola, itsas iguana, hegan egiten ez duen ubarroia eta dortoka erraldoiak, uharteei izena ematen dietenak (gaztelaniaz, galápago "dortoka" da)[3].
Dortoka erraldoien 15 supespezie daude, eta 150 urtean bizi daitezke. Gizakiak jateko ehizatu izan ditu, espezie babestu bihurtu ziren arte. Praktika hori desagertu zen, baina gizakiak uharteetara eramandako ahuntzek eta gainerako etxe-abereek ere dortokei ez zieten onik egin. Txakurrek eta katuek, esaterako, arrautzak jaten dituzte, eta ale gazteenak ere akabatzen dituzte. Horretaz gain, dortokek, oro har, abere belarjaleekin lehiatu behar izaten dute elikatzeko.
Iruditegia
- Isabela uharteko dortoka erraldoia, Chelonoidis vicina.
- Chelonoidis niger dortoka erraldoia, Santa Cruz uhartean.
- Amblyrhynchus cristatus, itsasoko iguana galapagotarra.
- Galapagoetako lurreko txonta, Darwinek arretaz aztertutako bertako txorietako bat.
- Hegan egiten ez duen Galapagoetako ubarroia, (Phalacrocorax harrisi).
- Baltra eta Santa Cruz uharteak.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. Centro del Patrimonio Mundial -. (Noiz kontsultatua: 2017-10-05).
- Nagore, Rementeria Argote. (2004-07-25). «Dortoka erraldoien bizitza luzea» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).