Galaikoportuges

Galaikoportugesa edo galiziera-portugesa (portugesez: galego-português edo galaico-português; galizieraz: galego-portugués edo galaico-portugués) Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean sortutako hizkuntza erromantzea da, gaur egungo galiziera, portugesa eta falaren arbaso komuna dena eta Erdi Aroan hizkuntza bizia izan zena. Halaber, hiru hizkera horiek barne hartzen dituen hizkuntza azpi-taldearen izena ere bada. Ondoko izanak ere hartzen ditu: proto-galego-portugesa, portuges zaharra, portuges arkaikoa, galiziera zaharra nahiz galiziera arkaikoa.

Galaikoportugesa
Datu orokorrak
Lurralde eremuaGaliziako Erresuma eta Portugalgo konderria
HiztunakIraungia
EskualdeaIpar-mendebaldeko Iberiar penintsula
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
hizkuntza galiziar-portugesak
Alfabetoalatindar alfabetoa eta Portuguese alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
Linguist List079

Bestela, gaur egun mugimendu erreintegrazionistak galiziera eta portugesa hizkuntza bakartzat hartzen du, lehenengoa bigarrenaren aldaeratzat joz eta galego-português izena erabiliz. Euren arabera, beraz, galaikoportugesa bizirik dago.

Literatura

Cantigas de Santa María izenekoak adibide ezagunak dira literatura galaikoportugesarenak, XIII. mendean egindakoak eta Alfontso X.a erregeak koordinatutakoak.

Beste lan-bilduma aipagarri batzuk Cancioneiro de Ajuda, Cancioneiro da Vaticana Cancioneiro Colocci-Brancutti,Cancioneiro dun Grande de Espanha, Pergaminho Vindel, Pergaminho Sharrer, Os 5 lais de Bretanha eta Tenzón entre Afonso Sánchez e Vasco Martíns de Resende ditugu, eta olerkarien artean Martín Codax nabarmentzekoa da, besteak beste.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.