Gala Knörr
Gala Knörr Sierra, artistikoki Gala Knörr (Gasteiz, Araba, 1984) pintura, bideoa, idazketa eta instalazioa lantzen dituen diziplina anitzeko artista da. Bere lanak identitateen eta teknologiaren arteko intersekzioa aztertzen du, teknologiatik sortutako irudien garrantzia agerian utziz, batez ere hedabideekin eta kultura herrikoiarekin zerikusia duten gaiak landuz lente satiriko baten bidez.[1][2]
Gala Knörr | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Talde etnikoa | euskalduna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parsons Paris (en) University of the Arts London (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta margolaria |
Parte-hartzailea
| |
galaknorr.com | |
Biografia
Londresen bizi da eta bertan egiten du lan. Zientzia politikoak ikasten hasi zen Gala, baina, handik urtebetera, arte ederrei ekin zien. 2007an Arte Ederretan lizentziatu zen Parisko Parsons The New School for Design-en eta Londresko Central Saint Martinsen Arte Ederretako Masterrean egin zuen 2011n. Artea umore eta politika ukituarekin egiten du.[1]
Umore zalea da. Galaren ustez, umorea bizirik irauteko mekanismorik onenetako bat da, eta baita konexio mekanismorik egokienetako bat ere. Gizakien arteko lotura da barrea, eta irria eragiten duen esperientzia umoretsu bat partekatzean, batu egiten dira gizakiak. Hori da instalazioaren espiritua ere. Artea du adierazteko aukerarik onena. Galaren lanek ikuspegi satiriko bat izan ohi dute, eta kontzientzia soziala. Baita lotura bat ere zalantzaz beteriko etorkizunarekin, eta horri aurre egiteko biziraupen mekanismoekin, betiere artea mota guztietako jendearekin konektatzeko erreminta gisa erabilita.[1]
Artista ibilbidea
Galaren lanak pertsonen arteko harreman konplexu eta interesgarria aztertzen du, bai eta sare sozialen hedapen erabileratik abiatuta ugaritu diren komunikazio modu berriak ere. [3]
Erakusketak
- Hackney Baby. Open Studios Weekend, Cell Studios, Londres (2014).[3]
- #WTF, Total Refreshment Centre, Londres (2015)
- High Wild and free: an internet story, Atelier 8123, Cité Internationale Des Arts, París (2015)
- No form and all substance, La Galerie Cité Internationale des Arts, París (2015);
- Five floors eigtteen artists, Century Private Members Club, Londres (2015)
- Cité Internationale des Arts, Paris (2015, 2019),
- Bilbaoarte Fundazioa, Bilbo (2016)
- La Termica, Malaga (2016)
- The Solomon R. Guggenheim Museum, New York (2017),
- Untitled Art 2017[2]
- Belles Arts Museu, Castello (2018),
- ARCOmadrid 2020[2]
- 2021ean. Gasteizko Monte Hermoso Zentroan. Politika, umorea eta pop kultura uztartu bere sorterrian antolatutako erakusketan.Hiru puntu horiek uztartu ditu How to make friends and influence people (Nola egin lagunak eta jendearengan eragin) erakusketan, memeak hizpide hartuta eta molde ezberdinetan jarrita.[1]
Sariak eta aipamenak
Sarien zerrenda [4]
- 2010ean, Emergentziak 2.0 Caja Madrid saria jaso zuen, sortzen ari ziren beste bederatzi sortzaile gazterekin batera, eta Madrilgo Encendida Etxean aurkeztu zuen. Threadneedle Prize 2014 (orain The Columbia Threadneedle Prize) filmerako ere aukeratu zuten, Sarah Lucas eta Chantal Jofferekin batera bere lana erakusteko aukera emanez.
- 2015ean, Parisko Cité Internationale des Arts-en 50. urteurrenean, egoitza artistiko bat eman zitzaion, eta La Termica (Málaga) enpresak beka eman zion Creadores 2016rako.[3]
- Juan eta Pablo Otaola Beka (2019)
- Montemadrid Fundazioaren Belaunaldiak Saria (2020),
- Montehermoso Kulturenea Kultur Zentroaren Proiektu Artistikoak (2020).[2]
- 2021ean Poloniako Worclaw hirian hilabeteko egonaldi artistikoa bete zuen Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin AIR Wro programan parte hartzeko hautatua izan baitzen.[5]
Erreferentziak
- Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. ««Nire lanek ikuspegi satirikoa izan ohi dute, eta kontzientzia soziala»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «Gala Knörr. Artista» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- GALA KNÖRR | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140603). «Premios recibidos por Gala Knörr» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).
- «Gala Knörr artistak egonaldi egingo du Polonian» El Diario Vasco 2021-10-03 (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).