Gal (unitatea)

Gal edo galileo bat CGSko azelerazio unitatea da. Definizioz gal bat zentimetro bat segundo karratu bakoitzeko da.

Nazioarteko Unitate Sistemarekin alderatuta Gal 1 = 0,01 m/s2 da.

Lurraren grabitatearen balioa 976 eta 983 Galen artekoa da. Geofisikan miligal unitatea erabiltzen da lurrean dauden aldaketak neurtzeko.

Izena Galileo Galilei fisikariaren omenez jarri zen, bera izan baitzen lehenengoa Grabitatearen balioa neurtzen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.