Gaizkiaren Ardatza

Gaizkiaren Ardatza (ingelesez: Axis of evil) AEBetako presidente George W. Bushen esapidea izan zen, ustez eta betiere haren ikuspuntutik, terrorismoa babesten zuten errejimenak izendatzeko erabilia. 2002ko urtarrilaren 29ko Batasunaren Estatuaren Hiltzadian baliatu zuen lehenbiziko aldiz izendapen hori.[1] Hasieran Irak, Iran eta Ipar Korea sartu zituen multzo horretan, eta Libia, Siria eta Kuba gehitu zituen geroago. Azkenik, Bielorrusia, Birmania eta Zinbaue ere sartu zituen.

Gorriz, AEBek Gaizkiaren Ardatzarekin lotu ohi zituen herrialdeak; horiz eta orlegiz, beste zenbaiten arabera lotutakoak; eta urdinez, AEBak.

Honen aurrekaria izan zen estatu zitalak esapidea, Bigarren Mundu Gerran Aliatuek erabili zutena Ardatzeko potentziak izendatzeko, eta baita Gaizkiaren Inperioa ere, 1980ko hamarkadan AEBetako presidente Ronald Reaganek Sobietar Batasuna izendatzeko erabiltzen zuena.

Erreferentziak

  1. Aramendi, Mikel. Nolako asmakizuna, halako akabera. gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-4-178).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.