Gaizka Tokero
Gaizka Tokero Pinedo[1] (Gasteiz, Araba, 1984ko abuztuaren 9a), Toquero bezala ezagunagoa, aurrelari gisa jokatzen zuen euskaldun futbolari ohia da.
Gaizka Tokero | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Gazika Toquero Pinedo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Gasteiz, 1984ko abuztuaren 9a (39 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 18 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 79 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 182 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Lehendakari, The Boss | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol ibilbidea
CD Ariznabarra, Erreala eta Deportivo Alaves taldeetan hasi zen bere kirol ibilbidea. Bigarren B Mailan hiru denboraldi egin ondoren, eta Eibarren lagapen labur bat egin ondoren, 2009an Athletic Clubek fitxatu zuen. Bilboko klubeko lehen hilabeteetan Fernando Llorenterekin aurrelari bezala postu finkoa lortu zuen, finalerdietako itzulian eta Errege Kopako finalean gola sartuz. San Mameseko zaleek asko maite zuten lan fisiko handiak egin zituelako, eta ohikoa izan zen publikoak "ari, ari, ari, Toquero Lehendakari" oihua abestea.
Bere lehenengo gola, BBVA Ligan, 2009ko apirilaren 21ean sartu zuen, Deportivo Numancia de Soria taldearen kontra.
Toquerok 2 zenbakia zeraman kamisetan. Zenbaki hori ez da oso ohikoa aurrelari batentzat, baina Athletic Clubean sartu zenean, lehenengo taldean libre zegoen zenbaki bakarra zen.
2014-15 denboraldian soilik 5 jokaldi jokatu zituen, 50 minutu osotara.Horregatik,2015eko uztailean kontratua bertan behera uzteko akordioa lortu zuen.Zazpi denboraldi, 207 partida eta 25 golen ostean utzi zuen taldea. Bere etaparik onena Joaquin Caparrosen[2] agindupean. Entrenatzaile honekin 103 partida jokatu zituen, 74 titular gisa.
Athleticekin kontratua eten ondoren, bi denboraldirako sinatu zuen Deportivo Alavesekin[3] Bigarren Mailan. Bere lehen denboraldian 41 jokaldi jokatu zituen eta bederatzi gol sartu zituen.
2017ko abuztuaren 4an, Real Zaragozak (2. mailako taldea) bere fitxaketa iragarri zuen. Bere lehen kanpainan hogeita hamar partida jokatu zituen,lau gol sartuz. Bere esperientziagatik, aldagelak kapitain bezala aukeratu zuen.
Euskal selekzioan
Zazpi partida jokatu zituen Euskadiko selekzioarekin. 2010ean Venezuelaren aurka debuta egin zuen. Trikolorearekin bi tanto egin zituen, biak Boliviaren aurka 2012an.
Estatistikak
Taldea | Maila | Denboraldia | Liga | Kopa | Champions League | Europa League | Superkopa | Denera | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | ||||
Alaves C |
3. | 2003/04 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |
3. | 2004/05 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | ||
Denera | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |||
Mini Glorias |
2.B | 2005/06 | 29 | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | 29 | 2 | |
Denera | 29 | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | 29 | 2 | |||
Lemoa |
2.B | 2006/07 | 33 | 0 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 34 | 0 | |
Denera | 33 | 0 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 34 | 0 | |||
Sestao River |
2.B | 2007/08 | 37 | 5 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 38 | 5 | |
Denera | 37 | 5 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 38 | 5 | |||
Eibar |
2. | 2008/09 | 16 | 4 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 17 | 4 | |
Denera | 16 | 4 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 17 | 4 | |||
Athletic |
1. | 2008/09 | 20 | 1 | 6 | 2 | - | - | - | - | - | - | 26 | 3 | |
1. | 2009/10 | 31 | 8 | 2 | 0 | - | - | 9 | 0 | 2 | 0 | 44 | 8 | ||
1. | 2010/11 | 30 | 7 | 3 | 0 | - | - | - | - | - | - | 33 | 7 | ||
1. | 2011/12 | 35 | 4 | 7 | 1 | - | - | 14 | 0 | - | - | 56 | 5 | ||
1. | 2012/13 | 16 | 0 | 1 | 0 | - | - | 5 | 2 | - | - | 22 | 2 | ||
1. | 2013/14 | 20 | 0 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 21 | 0 | ||
1. | 2014/15 | 4 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | - | - | 5 | 0 | ||
Denera | 156 | 20 | 20 | 3 | 1 | 0 | 28 | 2 | 2 | 0 | 207 | 25 | |||
Alaves |
2. | 2015/16 | 39 | 9 | 2 | 0 | - | - | - | - | - | - | 41 | 9 | |
1. | 2016/17 | 23 | 1 | 5 | 2 | - | - | - | - | - | - | 28 | 3 | ||
Denera | 62 | 10 | 7 | 2 | - | - | - | - | - | - | 69 | 12 | |||
Zaragoza |
2. | 2017/18 | 29 | 4 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 30 | 4 | |
2. | 2018/19 | 0 | 0 | 0 | 0 | - | - | - | - | - | - | 0 | 0 | ||
Denera | 29 | 4 | 1 | 0 | - | - | - | - | - | - | 30 | 4 | |||
Ibilbide osoan | 362 | 45 | 31 | 5 | 1 | 0 | 28 | 2 | 2 | 0 | 424 | 52 |
Erreferentziak
- Nahiz eta Toquero berez euskal abizena ez den, euskal abizena balitz bezala k-rekin idatzita agertzen da maiz hedabideetan (ikus, adibidez, albiste hau edo hau). Hau Euskal Wikipedia denez, euskal grafiara moldatutako formari ematen zaio lehentasuna.
- Joaquín Caparrós. 2019-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- Deportivo Alavés. 2021-04-07 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
Ikus, gainera
- Gasteiztar ospetsuen zerrenda
Kanpo estekak
- Gaizka Toqueroren fitxa - Athletic Club
- (Gaztelaniaz) SD Eibar taldearen eskaintza
- (Gaztelaniaz) Mirandés taldearen eskaintza