Gaitan Thienekoa
Gaitan Thienekoa (Vicenza, 1480ko urriaren 1a - Napoli, 1547ko abuztuaren 7a) italiar elizgizona izan zen, teatinoen ordenaren sortzailea eta Erreforma Katolikoaren eragile handia. 1671n kanonizatu zuen Klemente X.a aita santuak.
Gaitan Thienekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vicenza, 1480ko urriaren 1a |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Napoli, 1547ko abuztuaren 7a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | in utroque jurea |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, abokatua eta diplomazialaria |
Santutegia | |
Abuztuaren 7 eta Abuztuaren 8 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Teatinar |
Bizitza
Paduan egin zituen zuzenbide zibileko eta erlijiozkoko ikasketak. Julio II.a aita santuaren kurian lan egin zuen. Oratorioko ordenan sartu zen. 1522an etsimendua emandako gaixoentzako erietxe bat sortu zuen Venezian, eta Oratorioko ordenaren adar berri bat antolatu zuen, era horretako erietxetan lan egiteko.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaitan Thienekoa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.