Gaintza (Araitz)
Gaintza Araizko kontzeju bat da; 1857ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. Gipuzkoako mugan dago, Aralarko Malloen pean, 388 metroko altueran.
Gaintza | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gaintza Martikone bidetik. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Araitz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Herritarra | gaintzatar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′15″N 2°00′34″W |
Garaiera | 388 m |
Demografia | |
Biztanleria | 55 (2020: −7) |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, herriak 69 biztanle zituen.
Ondarea
- San Martin eliza: San Martin Tourskoari eskainia. Badu irudi bat, Ama Birjinarena eta Haurrarena, XVII. mendekoa.
Biztanle ospetsuak
- Jose Luis Zumeta (1939) margolaria. Usurbilen jaioa, Gaintzako errota izandako etxean bizi izan zen.[5]
- Felipe Uriarte (1944) mendigoizalea, Pasai Donibanen jaioa, mendietako bide-erakusleen Mendiak eta Herriak SL enpresaren sortzailea eta zuzendaria.
- Oskar Estanga Ezkurdia (1978) bertsolaria, dantzaria eta DJa.
Glaziar
Euskal Herriko glaziar bakarra badago Gaintzako Aralarko Malloetan, Urakorri eta Beoain mendien magalean[6].
Erreferrentziak
- «Balda Balda, Katalina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- «Gaintza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- «Larraungoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- Gaztelumendi, Patxi. (2017-11-12). «ZUMETATARREN LANTOKI KUTTUNA» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
- Gaintzako glaziarra ez da urtu uda osoan, EiTB.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.