Gaintza

Gaintza Gipuzkoako hego-ekialdean eta Goierrin kokatuta dagoen landa-udalerri txikia eta euskalduna da, eskualdean biztanle gutxien daukana Arama eta Altzagarekin batera. Izan ere, 122 biztanle zituen 2016. urtean.

Gaintza
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Herriko plaza eta udaletxearen ikuspegia.
Fitxategi:Ez
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaGaintza
AlkateaJoseba Mirene Garmendia Ustoa
Posta kodea20248
INE kodea20037
Herritarragaintzar
Ezizenazapok
Kokapena
Koordenatuak43°03′11″N 2°07′57″W
Map
Azalera5.96
Garaiera432
Distantzia44 km Donostiara
Demografia
Biztanleria124 (2023)
−4 (2022)
alt_left 53 (%42,7) (%60,5) 75 alt_right
Dentsitatea20,67 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 7,75
Zahartze tasa[1]% 17,66
Ugalkortasun tasa[1] 52,63
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,47 (2011)
Genero desoreka[1]% -20 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,7 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 95,38 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 86.07 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615
Webguneahttp://gaintza.net

Gaintza UEMAko kidea da.[3]

Geografia

Ingurune naturala

Oso ingurune malkartsuan dago kokaturik udalerria.

Udalerri mugakideak

Lehen hiru udalerriak, Tolosaldekoak dira, besteak, Goierrikoak diren bitartean.

Herriguneko etxebizitzak eta Txindoki eta Ausa Gaztelu mendien ikuspegia.

Zerbitzuak

  • Bake epaitegia[4]
  • Udal liburutegia[5]
  • Frontoia[6]
  • KZ gunea[7]

Historia

1399an Ordiziarekin bat egin zuen. Garai hartan nobleen arteko borrokek ezegonkortasun handia sortzen zuten, eta babesa lortzeko egin zen batasuna.

1615ean berriro hiribildu izendapena lortu zuen. Ondoren, Arama, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Altzagarekin elkartu zen, Oria ibaiko batura sortuaz. Batasun hau 1856an amaitu zen. [8]

Ekonomia

Udalerriko ekonomia, abeltzaintza eta basogintzan dago oinarriturik.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren %16,5. Bigarren sektorea %1,3. Hirugarren sektorea %78,2. Eraikuntza %4,1.[9]

Demografia

2019an herriak 119 biztanle zituen. Horietatik %24,37k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,72 ziren.[9]

Gaintzako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan Gaintzako Herria plataformak 60 boto lortu zituen.[10] Gaizka Olaetxea Balerdi[11] izendatu zuten alkate.[12]

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan Gaintzako Herria plataformak 68 boto lortu zituen.[10] Gaizka Olaetxea Balerdi izendatu zuten alkate berriro.[13][14]

Alkateak

Hauek izan dira Gaintzako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[15]
Pedro Zunzunegui Garmendia[15] 1979 1983 Independenteak
1983 1987 Independenteak
1987 1991
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Independenteak
1999 2003 Independenteak
2003 2007 Gaintzako Herria
2007 2011 Independenteak
2011 2015 Independenteak
Gaizka Olaetxea Balerdi[12] 2015 2019 Gaintzako Herria
Gaizka Olaetxea Balerdi[13][14][16] 2019 Jardunean Gaintzako Herria

Ondasun nabarmenak

Kultura

Jaiak

  • Irailaren 29an San Miel Jaiak[17]
  • Azaroaren 11an San Martin jaiak[17]

Euskara

Gaintzako euskara[21] gipuzkeraren[22] aldaera da, eta Goierriko hizkera[23] hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an herritarren %91,2 euskalduna zen.[9]

San Migel eliza

Gaintzatar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «UDALERRIAK | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  4. «Bake epaitegia» Gaintza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  5. «Kultura» Gaintza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  6. «Kirola» Gaintza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  7. «KZgunea» Gaintza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  8. «Historia» Gaintza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  9. «Web Eustat. Gaintzako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  10. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  11. «Alkatearen agurra» Gaintza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  12. «Gaizka Olaetxea: "Lan handiena herria bizirik mantentzea da, biziraupena bera"» Goierriko Hitza 2015-10-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  13. «Gaintza, Altzaga, Arama eta Beasain, Goierrin osatu diren lehen udalak» Goierriko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  14. ««Garrantzitsuena Gaintza ez hustea eta bizirik mantentzea da»» Goierriko Hitza 2019-12-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  15. (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  16. «Alkatearen agurra» Gaintza (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  17. «Herriko jaiak» Gaintza (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  18. «Gaintzako elizan bonba bat erori zen gerra garaian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  19. «Tolosa Uria, Santos - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  20. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  21. «Gaintza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  22. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  23. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
  24. www.donostiaeuskaraz.eus. Euskararen Donostia - Donostiako euskal idazleak - Bartolo Ayerbe. .
  25. Euskaltzaindia. Itziar Idiazabal Gorrotxategi. .
  26. «Puesto en libertad el ex dirigente de las Gestoras pro amnistía Juan María Olano» El Mundo 2014/05/02.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.