Gailurra (telebista saioa)

Gailurra Andoni Aizpuruk, Irati Andak eta Ibon Gaztañazpik gidatzen duten telebista saioa da. ETB 1 katean euskaraz emititzen da.

Gailurra
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Andoni Aizpuru (1, 2, 4. denb.)
Irati Anda (1, 2, 3, 4. denb.)
Ibon Gaztañazpi (3, 5, 6, 7. denb.)
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) PrimeTime Media SL
TB Katea ETB1
Ordutegia Ostegunetan 22:30etan
Emisioa 2016ko irailaren 15a –
2018ko azaroaren 29a
Denboraldia(k) 7
Atal kopurua 57 (+ 5 berezi)
Audientzia %1,9

Saioak sei denboraldi izan ditu oraingoz: Gailurra, Gailurra neguan, Gailurra xtreme, Gailurra martxan, Gailurra Xtreme Perdido eta Gailurra Xtreme (famatuekin). Hiru aurkezleak txandakatuz aritzen dira denboraldi bakoitzaren arabera. Irati Anda lehenengo lau denboraldietan aritu da aurkezle lanetan, Andoni Aizpuru xtreme ez diren gainontzeko hiru denboraldietan eta hirugarren denboraldian eta azkeneko guztietan Ibon Gaztañazpi.

2018ko udazkenean Gailurra Xtreme realityaren bigarren denboraldia emititzen hasiko dira. Zazpigarren denboraldia izango da.


Denboraldiak

Denboraldia Atalak Emisio hasiera Emisio amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
IkusleakKuota (eusk.)
1. Gailurra 7 2016ko irailaren 15a 2016ko urriaren 27a %1,6
2. Gailurra neguan 6 2017ko urtarrilaren 5a 2017ko otsailaren 16a %1,7
3. Gailurra Xtreme 7 + 1 2017ko otsailaren 23a 2017ko apirilaren 20a 17.200 ikusle %2,0
4. Gailurra martxan 8 2017ko apirilaren 27a 2017ko ekainaren 15a 14.700 ikusle %1,8
5. Gailurra Xtreme Perdido 8 + 2 2018ko urtarrilaren 18a 2018ko martxoaren 8a 21.100 ikusle %2,7 (%8,0)
6. Gailurra Xtreme (famatuekin) 9 + 1 2018ko apirilaren 5a 2018ko ekainaren 14a 12.100 ikusle %1,6 (%5,3)
7. Gailurra Xtreme 3EM 12 + 1 2018ko irailaren 13a 2018ko azaroaren 29a %1,8 (%5,7)
Guztira 57 + 5 2016ko irailaren 15a 2018ko azaroaren 29a %1,9

1. denboraldia: Gailurra

Andoni Aizpuru aurkezleak eta Irati Anda eskalatzaileak aurkeztutako saioa da. Zazpi ataletan, Euskal Herriko zazpi mendi erakusten dituzte. Bide ezberdinak eta paisaia ikusgarriak ezagutzeaz gain, mendiarekin lotura duten pertsonen istorioak ere azaltzen dituzte. Saio bakoitzean bi aurkezleez gain, 25-30 gonbidatu igotzetzen dira dira denak batera gailurrera.
Mendi tontorrera iristeko bi bide erakusten dituzte saio bakoitzero. Aurkezle bakoitzak, bere taldearekin bide ezberdinetik egiten du gailurrerako bidea eta amaiera aldera denak elkartzen dira. Mendira igotzen diren gonbidatuez gain, bertan topatutako jendea ere elkarrizketatzen dute Andonik eta Iratik. Esaterako: artzainak, baserritarrak, abeltzainak, mendizale ezagunak, hasiberriak eta mendien inguruko herrietako pertsonarik xelebreenak. Denen artean, mendi bakoitzaren sekretuak hobeto erakusten dituzte. Gonbidatuen bizipen pertsonalek ere pisu handia dute saioan.[1]

2. denboraldia: Gailurra neguan

Udazkeneko saioa eta gero, negukoa da bigarren denboraldia. Andoni Aizpuru eta Irati Anda dira honetan ere aurkezleak. Oraingo honetan beste sei mendi erakusten dituzte, baina neguko ikuspegitik. Eguraldi txarrarekin gailurra egitea tokatzen zaie eta askotan elurtutako tontorrak zapaltzen dituzte.
Denboraldi honetan aurkezle bakoitzak ez du bide batetik gailurra egiten. Saioaren dinamika aldatzen da. Andonik sei mendien gailurrak egiten ditu, baina Irati ez da mendietara igoko (Izarraitzeko saioan izan ezik). Mendien magalean geratzen da inguruko herriak eta bertako pertsonak ezagutzen.
Andonirekin gonbidatu batzuk igotzen dira gailurrera, baina ez lehenengo denboraldian bezain beste. Eskiatzaileak, neguan herrira jaisten diren artzainak, espedizio gogorretan aritutako mendizaleak, txakurkros lasterkariak... Denboraldi honetako beste berrikuntza bat afaria da. Andonik, Iratik eta gonbidatuek, astero jatetxe, aterpe edo borda ezagun batean afaltzen dute eguna giro onean amaitzeko.[2]

3. denboraldia: Gailurra Xtreme

Gailurrako hirugarren denboraldia da guztien artean ezberdinena. Formatua guztiz aldatzen da eta baita aurkezlea ere. Irati Andak aurkezle izaten segitzen du, baina Andoni Aizpururen postua Ibon Gaztañazpik betetzen du.
Denboraldi honetan gailurra, giro ona, gonbidatu talde handiak eta istorioak alde batera utzi eta mendiko erronkei heltzen diete. Mendi lasterketak, abentura eta arrisku kirolak egiten dituzte astero.
Euskal Herriko parajerik ederrenak erakusten dituzte zazpi saiotan, baina mutur-muturreko egoeran. Astero, Iratik, Ibonek eta beraien laguntzaile edota aurkariek proba gogorren bat edo apusturen bati aurre egiten diete.
Denboraldi amaieran 8. atala dago, aurreko saioetako momenturik onenekin osatuta.[3]

4. denboraldia: Gailurra martxan

Laugarren denboraldian kirol probak eta lasterketak alde batera utzi eta Andoni Aizpuruk hartzen du berriro Ibon Gaztañazpiren tokia. Oraingoan, Andoni Aizpuruk eta Irati Andak Euskal Herriko mendi martxak egingo dituzte.
Guztira zortzi saio dira eta formatua aldatzen doa. Zortzi saioetatik 4 mendi-martxak dira, BTT lasterketa bat ere badago, lehenengo denboraldian bezalako 2 gailur ere bai eta baita Aralarreko larren irekierarekin egindako saio berezi bat ere.
Hala ere, beti bezala, Euskal Herriko mendietako bazterrik politenak bisitatzen dituzte, eta gonbidatu eta lagun interesgarriak elkarrizketatu.[4]

5. denboraldia: Gailurra Xtreme Perdido

ETB eta Prime Time Media SL ekoiztetxea Gailurrako bosgarren denboraldiari aldaketa bat eman diote. Oraingo honetan reality formatua izango du saioak eta 12 lagunek Pirinioak zeharkatu beharko dituzte. Aurkezlea berriz Ibon Gaztañazpi izango da.
Lehiakideak aurkitzeko kastingak uda partean burutu eta irailaren 22tik urriaren 1era bitartean grabatu zuten saioa. Guztira, Higer lurmuturrean hasi eta Monte Perdidoraino egin beharko dute lasterketa. GR11 ibilbidearen zati bat egingo dute 8 etapatan. 300 kilometro egin beharko dituzte zortzi egunetan. Bataz beste 42 kilometroko etapa egingo dute egunero.[5]
Irabazlea: Eñaut Agirre 34 urteko Ondarroarra izan zen lehiaketako irabazlea.[6]
Denboraldi hau izan zen, Gailurrako guztien artean audientzia daturik onenak lortu zituena.

6. denboraldia: Gailurra Xtreme (famatuekin)

Gailurra Xtreme Perdidok izan zuen arrakasta eta gero, Euskal Telebistak Gailurrako beste bi denboraldi gehiago eskatu ditu. Seigarrengo denboraldi hau hirugarrengoaren tankerakoa izango da. Gailurra Xtreme izena du eta Ibon Gaztañazpi izango da aurkezlea (Irati Anda ez da itzuliko). Astero mendiko proba bat, desafio bat edota lasterketa bat egingo dute eta aurkezlea izango da parte hartzaileetako bat.
Denboraldi honen berezitasuna da, Ibon Gaztañazpirekin batera erronkak egingo dituztenak, Euskal Herriko pertsonaia famatuak izango direla. Esaterako, Xabier Orbegozo 'Arria V' (aizkolaria), Alex Txikon (alpinista), Sara Gandara (kazetaria), Aitziber Ibarbia (mendi korrikalaria), Joseba Llorente (futbolari ohia) edota Joseba Usabiaga (aktorea).[7]

7. denboraldia: Gailurra Xtreme Hiru Erregeen Mahaia

Gailurra Xtreme Perdido eta gero bigarren reality bat egingo dute ETBk eta Prime Time Media SL ekoiztetxeak. Oraingo honetan 22 lehiakide arituko dira elkarren aurka (aurreko edizioan baino 10 gehiago).
Kastinak apirilean zehar egin ziren eta saioaren grabaketa ekainaren 1etik 15era bitartean izan zen.[8]

Atalak eta audientziak

Gailurra

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 1 Gorbeia 2016ko irailaren 15a 22.000 ikusle %2,6
2 2 Txindoki 2016ko irailaren 22a 19.000 ikusle %2,3
3 3 Cruz del Castillo 2016ko irailaren 29a 8.000 ikusle %1,0
4 4 Orhi 2016ko urriaren 6a 13.000 ikusle %1,6
5 5 Hernio 2016ko urriaren 13a %2,0
6 6 Beriain 2016ko urriaren 20a %0,6
7 7 Anboto 2016ko urriaren 27a 15.000 ikusle %1,7

Gailurra neguan

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
8 1 Belagua eta Izaba 2017ko urtarrilaren 5a %0,8
9 2 Tologorri eta Urduña 2017ko urtarrilaren 12a 16.000 ikusle %1,7
10 3 Aizkorri eta Zegama 2017ko urtarrilaren 26a 19.000 ikusle %2,2
11 4 Saioa eta Ultzama 2017ko otsailaren 2a 10.000 ikusle %1,1
12 5 Izarraitz 2017ko otsailaren 9a 22.000 ikusle %2,5
13 6 Okabe eta Donibane Garazi 2017ko otsailaren 16a 18.000 ikusle %2,2

Gailurra Xtreme

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
14 1 Zegama-Aizkorri 2017ko otsailaren 23a 20.000 ikusle %2,4
15 2 Itxinan galduta 2017ko martxoaren 2a 12.000 ikusle %1,4
16 3 Beriaingo kilometro bertikala 2017ko martxoaren 9a 15.000 ikusle %1,8
17 4 Bilbo-Gasteiz ultra trail lasterketa 2017ko martxoaren 16a 25.000 ikusle %3,0
18 5 Tolosaldeko bi tontorrak 2017ko martxoaren 23a 15.000 ikusle %1,8
19 6 Talaia bidea 2017ko martxoaren 30a 25.000 ikusle %2,9
20 7 Axari Trail mendi lasterketa 2017ko apirilaren 6a 9.000 ikusle %1,1
----- ----- Momenturik onenen bilduma 2017ko apirilaren 20a 10.000 ikusle %1,4

Gailurra martxan

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
21 1 Hiru Erregeen Mahaia 2017ko apirilaren 27a 16.000 ikusle %1,8
22 2 Nafarroako Bardeak 2017ko maiatzaren 4a 12.000 ikusle %1,5
23 3 Ondarroako Boga mendi martxa 2017ko maiatzaren 11a 11.000 ikusle %1,4
24 4 Sakanako ibilaldia 2017ko maiatzaren 18a 27.000 ikusle %3,3
25 5 Aralarreko larreen irekiera 2017ko maiatzaren 25a 12.000 ikusle %1,6
26 6 Elgoibarko mendi itzulia 2017ko ekainaren 1a 16.000 ikusle %2,0
27 7 Tolosako Axares mendi martxa 2017ko ekainaren 8a 9.000 ikusle %1,2
28 8 Ganekogorta 2017ko ekainaren 15a 15.000 ikusle %2,0

Gailurra Xtreme Perdido

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
----- ----- Estreinatu aurreko aurkezpen saioa 2018ko urtarrilaren 11a 34.000 ikusle %4,3 (%13,0)
29 1 1. etapa: Irun - Etxalar 2018ko urtarrilaren 18a 28.000 ikusle %3,8 (%10,8)
30 2 2. etapa: Etxalar - Sorogain 2018ko urtarrilaren 25a 25.000 ikusle %3,1 (%9,3)
31 3 3. etapa: Sorogain - Otsagabia 2018ko otsailaren 1a 23.000 ikusle %2,8 (%7,7)
32 4 4. etapa: Otsagabia - Zuriza 2018ko otsailaren 8a 19.000 ikusle %2,3 (%6,5)
33 5 5. etapa: Zuriza - Candanchu 2018ko otsailaren 15a 20.000 ikusle %2,7 (%9,0)
34 6 6. etapa: Formigal - Panticosa 2018ko otsailaren 22a 18.000 ikusle %2,3 (%6,2)
35 7 7. etapa: Panticosa - Goriz 2018ko martxoaren 1a 20.000 ikusle %2,7 (%7,9)
36 8 8. etapa: Goriz - Monte Perdido 2018ko martxoaren 8a 16.000 ikusle %2,1 (%7,1)
----- ----- Momenturik onenen bilduma 2018ko martxoaren 15a 8.000 ikusle %1,1 (%3,4)

Gailurra Xtreme (famatuekin)

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Gonbidatua(k) Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
----- ----- Estreinatu aurreko aurkezpen saioa ----- 2018ko martxoaren 22a 5.000 ikusle %0,6 (%1,1)
37 1 Goierriko bi handiak Joseba Llorente eta Aitor Lopez Rekarte (futbolari ohiak), Joseba Usabiaga (aktorea), Enara Oronoz, Sarah Ugarte eta Xabier Urrutikoetxea ('Gailurra Xtreme Perdido'ko lehiakideak) 2018ko apirilaren 5a 15.000 ikusle %2,1 (%6,4)
38 2 Anbotoko kilometro bertikala Xabier Orbegozo 'Arria V' (aizkolaria), Uxoa Irigoien eta Oihana Azkorbebeitia (mendi korrikalariak) 2018ko apirilaren 12a 14.000 ikusle %1,8 (%5,3)
39 3 Monte Perdidora espedizioa
(1. saiakera)
Alex Txikon (alpinista) 2018ko apirilaren 19a 11.000 ikusle %1,4 (%4,5)
40 4 Monte Perdidora espedizioa
(2. saiakera)
Alex Txikon (alpinista) 2018ko apirilaren 26a 13.000 ikusle %1,7 (%5,9)
41 5 Espainiako kopako lasterketa (Jerteko 'infernuko zintzurra') Mendi lasterketako euskal selekzioa 2018ko maiatzaren 10a 8.000 ikusle %1,1 (%3,1)
42 6 Hiru Erregeen Mahaira igoera Aitzol Atutxa eta Iker Vicente (aizkolariak) 2018ko maiatzaren 24a %1,3 (%5,0)
43 7 Zegama-Aizkorri Maratoia ----- 2018ko maiatzaren 31a 12.000 ikusle %1,7 (%5,1)
44 8 Lekeitiotik Getariara arraunean eta korrika Iñaki Errazti, Igor Makazaga (hautatzaileak), Osertz Alday, Borja Basterretxea, Ibai Sistiaga, Eli Pescador, Nerea Badiola, Alain Kolunga, Julen Elizasu, Gentza Zubiri, Ainhitze Kalonje, Irati Larrañaga, Moises Gonzalez (arraunlariak), Lur Uribarren eta Iñigo Larrinaga (patroiak) 2018ko ekainaren 7a 14.000 ikusle %2,0 (%6,6)
45 9 Anetora igoera Axi Muniain (surflaria) 2018ko ekainaren 14a 12.000 ikusle %1,7 (%5,7)

Gailurra Xtreme Hiru Erregeen Mahaia

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
----- ----- Estreinatu aurreko aurkezpen saioa 2018ko irailaren 6a
46 1 1. etapa: Encamp - Arinsal 2018ko irailaren 13a %2,4 (%8,6)
47 2 2. etapa: Arinsal - Tavascán 2018ko irailaren 20a 13.000 ikusle %2,0 (%7,3)
48 3 3. etapa: Tavascán - Espot 2018ko irailaren 27a 10.000 ikusle %1,7 (%6,2)
49 4 4. etapa: Espot - Conangles 2018ko urriaren 4a %2,0 (%4,8)
50 5 5. etapa: Conangles - San Jaume zubia 2018ko urriaren 11a %2,1 (%6,6)
51 6 6. etapa: San Jaume zubia - Biados 2018ko urriaren 18a 14.000 ikusle %2,0 (%5,4)
52 7 7. etapa: Biados - Pineta 2018ko urriaren 25a %1,4
53 8 8. etapa: Fanlo - Bujaruelo 2018ko azaroaren 1a %0,7 (%2,3)
54 9 9. etapa: Bujaruelo - Sallent de Gallego 2018ko azaroaren 8a 10.000 ikusle %1,4 (%4,8)
55 10 10. etapa: Sallent de Gallego - Lizara 2018ko azaroaren 15a 10.000 ikusle %1,4 (%5,0)
56 11 11. etapa: Lizara - Linza 2018ko azaroaren 22a 19.000 ikusle %2,7 (%8,7)
57 12 12. etapa: Linza - Hiru Erregeen Mahaia 2018ko azaroaren 29a %1,2 (%4,0)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.