Gag bisual

Gag bisuala, komedian, umorea zabaltzen duen irudia da, hau da, gehienetan hitzak erabili gabe.[1]

Irudi honek grazia egiten du hitzik gabe.

Historia

Gag bisualak hasieran antzerkian erabili ziren.[2] Film baten lehen erabilera ezaguna, agerikoa izan zitekeen bezala, L 'Arroseur Arrosé (Ureztatzaile ureztatua) zinearen historiako umorezko lehen filmean gertatu zen. Filma Lumière anaiek filmatu zuten metrajeko minutu batean, 1895ean, eta lorezain bat, landareak ureztatzen dituena, azkenean haur baten bihurrikeriaren helburu bihurtzen da. Gag bisualen erabileran Georges Méliès benetako aintzindaria izan zen. Zinema mutuan gagen erabilera ezinbestekoa zen eta genero horretan garapen handia izan zuen.

Zineman

Zinemaren historian zuzendari askok umorearen zatirik handiena ikusizko gag batzuetan oinarrituta lortu dute, elkarrizketa erabili gabe sarritan. Adibide berrienetako Rowan Atkinsonen Mister Bean dugu baina antzeko klasiko asko daude, esaterako Charles Chaplin Charlotekin, Harold Lloyd, Buster Keaton, Ben Turpin edo Harpo eta Groucho Marx.[3]

Erreferentziak

  1. https://books.google.es/books?id=xFUEAAAAMBAJ&q="sight+gag"&pg=PA8&redir_esc=y#v=snippet&q="sight%20gag"&f=false
  2. Carroll, Noel (1996). Theorizing the moving image. Cambridge University Press. 146 or. ISBN 978-0-521-46049-1.
  3. Ibidem.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.