Gaetano Belloni

Gaetano Belloni (Pizzighettone, Cremonako probintzia, 1892ko abuztuak 26-1980ko urtarrilak 9) txirrindulari italiar bat izan zen, profesionala 1916 eta 1932 artean, denbora horretan 49 garaipen lortu zituelarik.

Gaetano Belloni

Bizitza
JaiotzaPizzighettone, 1892ko abuztuaren 26a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1892ko abuztuaren 26a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1980ko urtarrilaren 9a)
HeriotzaMilan, 1980ko urtarrilaren 9a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Hasieran txirrindulari zaletu bezala nabarmendu zen, 1914an Italiako txapeldun bihurtuz eta 1915ean Lonbardiako Giroa irabaziz.

1920ko hamarkadan zehar Bellonik sarri lehiatu zen Costante Girardengorekin, gehienetan garaitua izan zelarik, horren ondorioz Eterno Secondo (Betiereko Bigarrena) ezizena jaso zuelarik.

Txirrindulari bezala lortu zuen arrakastarik handiena 1920ko Italiako Giroa irabazi izana da. Alabaina, bere palmaresean ospe handiko probetan lortutako beste garaipen asko ere badaude, baita ohorezko postuak ere. Hiru aldiz irabazi zuen Lonbardiako Giroa (oraindik gainditu ez den errekorra, baina beste txirrindulari handi batzuk bai berdindu dutena, Alfredo Binda, Costante Girardengo, Gino Bartali eta Sean Kelly kasu) eta beste bi aldiz Milan-San Remo klasikoa. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan 2. amaitu zuen 1920an eta 3. 1925ean. 1927an 4. amaitu zuen Munduko Txirrindularitza txapelketan, Bindak irabazi eta italiar taldeak domeinatu zuen edizio batean.

Palmaresa

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzulia 1919 1920 1921 1922 1923 1924 1925 1926 1927 1928 1929 1930 1931 1932
Italiako Giroa 2. 1. 2. UT UT UT 4. - - UT UT - UT UT
Frantziako Tourra - UT - - - - - - - - - UT - -
Espainiako Vuelta X X X X X X X X X X X X X X
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    Aurrekoa
    Costante Girardengo
    Italiako Giroaren irabazlea
    1920
    Ondorengoa
    Giovanni Brunero
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.