Gaelscoil

Gaelscoil (pluralean gaelscoileanna) Gaeltacht lurraldetik kanpo dagoen gaelerazko lehen hezkuntzako eskolaren izena da, Irlandako Errepublikan eta Ulsterren. Bigarren hezkuntzako eskolak Gaelcholáiste du izena.

Ipar Irlandako Newry hiriko Gaelscoil baten seinalea.

35.500 ikasle jasotzen dituzte gaelscoileanna hauek, lehen hezkuntzako 169 zentro eta ikasle handiagoentzat 43 zentro (gaelcholáistí) dituztela.

Bestela, bunscoileanna lehen mailako eta meánscoileanna bigarren mailako eskolak dira. Hirugarren mailan college edo coláiste eta university edo ollscoil ditugu, azkenik.

Historia

XX. mendearen hasieran sortu zituzten lehenengo eskolak, "An tAthbheochan Gaelach" edo "Gaelic Revival" ("Gaelerazko Pizkundea") izeneko garaian.

Gaur egun, Gaeltacht eremuan hezkuntza zentroen lehen hizkuntza gaelera da, baina hortik kanpo (lurralde gehienean) ingelesa da nagusi eskolan ere, gaelera ere ikasgai duten arren. Konderri horietan ere hizkuntza ikasteko xedearekin sortu zituzten gaelscoileanna.

Hedadura

Gaur egun gaelscoil bana dago, gutxienez, uharteko 32 konderrietan, eta bat baino gehiago hiri handien inguruan. Esate baterako, Derryk bederatzi ditu.

Belfasteko zentrorik handiena "Coláiste Feirste" izenekoa dugu.

UlsterMunsterLeinsterConnacht
Bunscoileanna (Lehen hezkuntza) 41466418
Iar-bhunscoileanna (Bigarren hezkuntza) 11221713

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.