Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes
Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes (Bilbo, 1814ko otsailaren 2a - 1890eko abuztuaren 10a) Bilboko finantza gizon bat izan zen, Ybarra negoziolari familiakoa, Banco de Bilbaoren sortzaileetako bat izatearren ezaguna. Jose Antonio Ybarraren laugarren haurra izan zen.
Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bilbo, 1814ko otsailaren 2a | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Heriotza | Deustu, 1890eko abuztuaren 10a (76 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Jose Antonio Ybarra De los Santos | ||||||
Ama | Jerónima Genoveva Gutiérrez de Caviedes y de la Losa | ||||||
Ezkontidea(k) | María del Rosario Inocenta Aranbarri Mancebo | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | finantzaria, enpresaburua eta politikaria |
Aitaren heriotzan, lau milioi errealeko fortuna jaso zuten seme-alabek, eta Juan anaiak, Cosme Zubiria koinatuak eta hirurok sozietate bat sortu zuten. Juan anaiaren aldean, Gabriel bakeosoa izan zen, lasaia, malenkoniara emana, eta negoziatzaile abila.[1]
Biografia
1840 eta 1845ean hiribilduaren erregidorea izan zen; 1841ean Gernikako Batzar Nagusietan ahaldundua; 1857an Bilboko Aurrezki Kutxako bokala, 1863an Bizkaiko Jaurerriak Asilo bat ezartzeko izendatua, eta urte berean Uruguaiko kontsula, 1857an Bilboko bake-epailea, 1857an Bizkaiko Instrukzio Publikorako Batzordeko bokala, 1857an, hurrengo urtean, Probintziako Estatistika Batzordeko bokala, Merkataritza Auzitegiko Priorra 1865ean.
Bizkaiko Diputazioko lehendakaria izan zen, Parisko Erakusketako Batzarreko kidea 1867an, Erroldakoa 1869an, eta Bilboko Karitatekoa 1869an. 1872an Vienako Erakusketaren Batzordeak eta Tuteratik Bilborako trenbidearen bokal izendatu zuten urte berean. Nekazaritzako komisarioa, Arantzelen Aholku Batzordekoa eta Marina Nazionalaren Sustapenekoa, Deustuko Kristau Anaien Eskoletako fundatzaile eta zaindaria, Villanasko markesak eta Penafloridako kondeak Foruen berrezarpena kudeatzeko mandataria, eta abar.
Genealogia
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Díaz Morlán, Pablo. «GABRIEL YBARRA GUTIÉRREZ DE CABIEDES» Asociación Española de Historia Económica (Noiz kontsultatua: 2020-01-25).