Gabriel Narzabal
Gabriel Narzabal Gonzalez (Irun, 1954) eskultore gipuzkoarra da. Bi urtez irabazi zituen Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketan eta 1982an erakusketa bat antolatu zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren aretoan.[1]
Gabriel Narzabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1954 (69/70 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Eskulturak
_18_54_46_399000.jpeg.webp)
.jpeg.webp)
Bidasoa ibaiko Oxin-Biribil bidegorrian dagoen Laiak eskultura Gabriel Narzabalena da. Irungo Udalak eskatuta, 1984an egin zuen Corten altzairuan, 4,5 metroko altuera eta 9,6 tonako pisuarekin.[2] Urte hartan Irungo kaleetan eskultura-baliabide garaikideak oso gutxi ziren, hiru hauek bakarrik: José Luis Zumetaren Horma-irudia, Oteitzaren Hilarria Nazioarteko Zubian, eta Nestor Basterretxearen Iturria besterik ez ziren. Irungo Udalaren Kultur Kontseiluak aurrekontu-partida bat onartu zuen kalean artea sustatzeko eta eskultura egiteko. Urtarrilean, Irungo Udalak eskultura-erakusketa bat antolatu zuen. Gabriel Narzabalek bere “Laiak” zirriborroa aurkeztu zuen. Narzabal oso erreferentzia onekin joaten zen erakusketara, bi aldiz lortuta baitzuen lehen eskultura-saria Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketan.
Anaka 1881 kultur elkarteak banaten duen sariarekin entregatzen den Soroxarta eskultura ere Narzabalena da.
Sariak
- 1983: Artista Hasiberrien XXIII. Lehiaketa irabazi zuen Donostian.
- 1984: Artista Hasiberrien XXIII. Lehiaketa irabazi zuen Donostian.[3]
Erreferentziak
- «Narzabal, Gabriel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
- (Gaztelaniaz) «gabriel narzabal gonzález» gabrielnarzabal.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
- Oteiza-irun-agiña. (2010-06-28). «oteiza-irun-agiña: "LAIAK" de Gabriel Narzabal en Irun» oteiza-irun-agiña (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).