Gabriel Mendizabal
Gabriel Maria Mendizabal Iraeta (Bergara, 1765eko maiatzaren 14a - Madril, 1838ko irailaren 1a) gipuzkoar jenerala izan zen[1].
Gabriel Mendizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1764ko azaroaren 7a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1838ko urriaren 1a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Konbentzioaren Gerra Iberiar Penintsulako Gerra Napoleondar Gerrak |
Biografia
Sarjentu nagusia izan zen Konbentzio Gerran. 1793an koronel izendatua, Burgosko boluntarioen errejimentu berriaren agintaritza izan zuen. Hurrengo urtean, Baztan haraneko gudua eta gero, Gipuzkoako komandante bilakatu zen.[2]
1802an, koronela zen Nafarroan. 1804ko irailaren 23an, Bilbon sartu zen Zamakolada izeneko matxinada kontrolpean izateko.[3]
1809an Iberiar Penintsulako Gerra hasi zenean, mariskal eta jeneral bilakatu zen. Cuadro de Alba de Tormesko konde izendatu zuten. Geborako guduan menderatua izan ondoren, soldadu izatea eskatu zuen. Baina Albuerako guduan lan ona egin ondoren, gradua berreskuratu zuen.
1812ko udazkenean, probisionalki frantziarrak bota ondoren, Castaños jeneralarekin batera Bizkaiko ohorezko diputatu nagusi izendatu zuten eta beranduago, Bizkaiko jaurerriko gobernadore bihurtu zen. Hurrengo urtean San Martzialgo guduan aritu zen.
Erreferentziak
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |