Gabriel María Inclán

Biografia

EHUn Kirurgia eta Medikuntzan lizentzia eta doktoreduna. Enpresen zuzendaritzan, Ospitaleko Kudeaketan eta Osasun Publikoan graduduna da. 10 urtez Barne Medikuntzan jardun zuen Gurutzetako eta Galdakaoko Ospitaletan. Honako kargu hauek bete ditu: Galdakaoko Ospitaleko kudeatzailea (1986-1988), Gurutzetako Ospitaleko mediku zuzendaria (1991-1997); Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendaria (1997), eta Osasun Plangintza eta Ebaluazioko zuzendaria (1999). 1989tik 1991ra, Bilboko Medikuntzako Zientzien Akademiako Idazkari Orokorra izan zen, eta 1994tik 1996ra, Espainiako Arteriosklerosi Elkarteko kidea. 1999tik 2009ra, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburu izan zen, bi legealditan zehar.

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    Aurrekoa
    Iñaki Azkuna
    Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailburua

    1999-2009
    Ondorengoa
    Rafael Bengoa
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.