Gabriel Manterola
Gabriel Manterola Urigoitia (Zeanuri, Bizkaia, 1890ko martxoaren 18a - Zeanuri, Bizkaia, 1977ko uztailaren 6a) euskal idazle eta itzultzailea izan zen.
Gabriel Manterola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zeanuri, 1890eko martxoaren 18a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Zeanuri, 1977ko uztailaren 6a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta apaiz katolikoa |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
Gasteizko apaizgaitegian egin zituen apaiz ikasketak. 1915-1932 urteetan Eibarren egon zen apaiz. Euskaltzain urgazlea izan zen 1919az geroztik, eta Ohorezko Euskaltzain izendatu zuten 1968. urtean.
Jaungoiko-Zale, Ekin, Yakintza, Zeruko Argia eta Redención agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak.
1937-1948 urteetan Ingalaterran bizi izan zen. Urte hartan bertan, Zeanurira itzuli eta hango erretore izan zen.
Manterolarenak dira: Goiz-izpiak (1921, olerkiak), Euskal Egunetako Itzaldia (1922), Santuen bizitza laburrak (1925).
Lanak
Poesia
- Goi-izpiak (1921, Jaungoiko-Zale)
Itzulpena
- Ipuintxoak; Cristobal von Schmid (1929, Jaungoiko-Zale)
Kanpo loturak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.