Gabiria
Gabiria Gipuzkoako hego-erdialdean, Goierriko eskualdean dagoen udalerri txiki bat da. 14,88 km² ditu, eta 507 biztanle zituen 2016. urtean.
Gabiria | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Gabiriako udaletxea | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Gabiria | ||||||||||
Alkatea | Oier Oiarbide Murua | ||||||||||
Posta kodea | 20217 | ||||||||||
INE kodea | 20038 | ||||||||||
Herritarra | gabiriar | ||||||||||
Ezizena | makilarik | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°03′01″N 2°16′45″W | ||||||||||
Azalera | 14.88 | ||||||||||
Garaiera | 414 | ||||||||||
Distantzia | 52 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 506 (2023) 3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 33,73 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 12,22 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,8 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 52,63 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,33 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,71 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,95 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 87,38 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 86.01 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1661 | ||||||||||
Webgunea | http://www.gabiria.eus/ |
Geografia
Mugakideak
Gabiriak mugakide ditu iparraldean Zumarraga eta Ezkio-Itsaso, hegoaldean Mutiloa, ekialdean Ormaiztegi eta berriro Ezkio-Itsaso, eta mendebaldean Legazpi.
Inguru naturala
Eztanda ibaiak herria zeharkatzen du, Oriaren ibaiadarra dena. Bestalde, Aizeleku (812 m), Trapalata (634 m), Pagoeder eta Murgil mendiek inguratzen dute.
Eremu naturalaren %66 basoek estaltzen dute eta %32, aldiz, belardiek.
Historia
Herriaren lehenengo aipamen idatzia XIV. mendekoa da, "Santa María de Alkain" izenarekin, eta garai hartan, dirudienez, Segurarekin harremanetan egon zen, eta bi mende geroago Areriako Alkate Gorenaren menpe egongo zen.
Filipe IV.a Espainiakoa erregeak hiribildu izendatu zuen 1661ean, Areriatik bereiziz. Horren ondoren bi urte joan ziren eta Zumarraga eta Ezkiogarekin "Argisanoko Santa Krutzeko Batasuna" osatu zuen, 1766 arte.
XIX. mendean herrian bainuetxe bat egon zen, garai hartan gabiriarrak 1.000tik gora ziren. Hortik aurrera, ordea, biztanleria jaitsiz joan da ia etengabe gaur egun arte. Izan ere, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera tradizionalak izan dira Gabirian, eta industria, betiere maila txikikoa, bakan sortu dute azken hamarkadotan.
Ekonomia
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %6,6,. Bigarren sektorea %35,4. Hirugarren sektorea %49,1. Eraikuntza %8,8.[5]
Demografia
2019an herriak 506 biztanle zituen. Horietatik %20,36k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %3,95 ziren.[5]
Gabiriako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
2019ko udal hauteskundeak
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Independenteek (Gabiria Hautesle Elkartea) 245 boto. PSE-EEk 6 boto.[6] Oier Oiarbide Murua izendatu zuten alkate.[7][8][9]
Alkateak
Hauek izan dira Gabiriako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[10] | |
Andres Goya Telleria[10][11] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1983 | 1984 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1984 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1987 | 1991 | Eusko Alkartasuna | ||
1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | ||
1995 | 1999 | Eusko Alkartasuna | ||
1999 | 2003 | Gabiria Hautesle Elkartea | ||
2003 | 2007 | Gabiria Hautesle Elkartea | ||
2007 | 2011 | Gabiria Hautesle Elkartea | ||
2011 | 2015 | Auzo Artea | ||
Iñaki Mirena Etxezarreta Egiguren[10] | 2015 | 2019 | Gabiria Hautesle Elkartea | |
Oier Oiarbide Murua[7][8][9] | 2019 | Jardunean | Gabiria Hautesle Elkartea |
Euskara
Gabiriako euskalkia Goierriko hizkera[15] da, gipuzkeraren[16] hego-mendebaldeko aldaera bat. 2016an herritarren %90,8 euskalduna zen.[5]
Ondarea
- Brinkola-Zegamako Estazio Megalitikoa
- Andra Mariaren eliza[17]
- Santa Marina baseliza[17]
- Alegia auzoko urkabea. XV-XVI. mendeetakoa.[17]
Gabiriar ospetsuak
- Valentin Larrea (1876-1970), piano-jotzaile eta musikaria.
- Margarita Telleria (1905-2009), luzaroenik bizi izan diren euskal herritarretako bat.
- Julian Alustiza "Aztiri" (1913-2005), idazle eta elizgizona.
- Euxebio Igartzabal (1944-), bertsolaria.
- Iñaki Murua (1956-), bertsolaria.
- Mikel Aizpuru (1963-), historialaria.
- Andoni Aizpuru (1964-), kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Ainhoa Aizpuru (1970-), politikaria.
- Eneritz Gorrotxategi (1985-), kazetaria.
- Aratz Igartzabal "Potto" (1996-), bertsolaria.
Argazki galeria
- Gabiriako eliza
- Gabiriako Ostatua. Udalarena da, eta jatetxea kudeatzeko lanak lehiaketa bidez ateratzen ditu.
- Txindokiren ikuspegia, Gabiriatik
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- Kirol instalakuntzak – Gabiriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- Kultur etxea – Gabiriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- «Web Eustat. Datos Estadísticos de Gabiria» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
- ««Herriak herri edo talde bezala funtzionatzea lortu nahi da»» Goierriko Hitza 2019-10-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- Gabiriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
- «GABIRIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
- «Alustiza Gabiria, Nikolas - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- «Eskolako maisu ona gerrara joan izanaren pena - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
- «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
- «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-05).
- Goitur. (2018-11-07). «Gabiria» Goierri Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |