Gabino Ezeiza

Gabino Jacinto Ezeiza, "Negro Ezeiza" goitizenez, (Buenos Aires Hiria, San Telmo auzoan, 1858ko otsailaren 19a - ibidem, Flores auzoan, 1916ko urriaren 12a) Argentinako musikaria eta paialaria izan zen.

Gabino Ezeiza

Bizitza
JaiotzaSan Telmo (Buenos Aires), 1858ko otsailaren 3a
Herrialdea Argentina
HeriotzaFlores (Buenos Aires), 1916ko urriaren 12a (58 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, kantugilea, gitarra-jotzailea eta abeslaria
Genero artistikoapayada (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra

Find a Grave: 7620483 Edit the value on Wikidata

Biografia

Gabino Ezeiza afro-buenosarirestarra zen jaio, San Telmo auzoan (esklabo auzo ohia) jaio zena, eta bizi izan zen garai hartan beltz afro-ondorengo mordoxka bat ziren gaur egungo Buenos Aires Handian. Bere Paiadaren hastapenean irakaslea, Afro-buenosairestarra ere izan zen, Pancho Luna.

Ezeiza paialari ospetsuenetarikoa izan zen, bai bere lurraldean, bai Uruguain. Bere kontrapuntuak ospetsu bihurtu ziren eta publiko ugariren lekuko izan zen Juan de Nava abeslari uruguaitarrekin 1884ko uztailaren 23an ospatu zena. hango topaketan, Ezeizak gero ezaguna izango zen Heroico Paysandú abestia inprobisatu zuen. Nava garaitu zuen eta historiako paialari garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen. Uztailaren 23a "Paialarien eguna" izendatu zuten Argentinako Errepublikako lurraldean zehar kontrapuntu historiko horren omenez.

Bere paiada gogoangarrienetariko bat Buenos Aires probintziako Pergaminoko Antzerkian Pablo J. Vázquezekin izandakoa izan zen 1894an.

Nabarmentzekoa da hil zen egun berean, Hipólito Yrigoyenek Argentinako Nazioaren Lehendakaritza bereganatu zuela.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.