Gabino Alustiza
Gabino Alustiza Etxeberria (Segura, 1888 - Hernani 1936), Aiako alkate jeltzalea izan zen, eta frankistek fusilatu zuten Hernanin, 1936an.
Gabino Alustiza | |||
---|---|---|---|
1931 - 1936ko urriaren 27a Hautetsia: Aia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Segura, 1888ko urriaren 25a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Bizilekua | Aia | ||
Heriotza | Hernani, 1936ko urriaren 27a (48 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Biografia
Seguran jaio zen baina txikitatik jarri zen bizitzen Aian. Han ezkondu zen, eta 9 seme-alaba izan zituen[1]. 1931an alkate izendatu zuten. Errepublikaren garaian parte hartu zuen Estatutuaren aldeko hautetsi abertzaleen muigimenduan[2].
Espainiako Gerra Zibila hasi eta berehala erori zen Gipuzkoa 1936an, eta probintziako beste buruzagi eta militante abertzale eta errepublikar bezala, Alustiza Ondarretako kartzelan espetxeratu zuten. Garantiarik gabeko epaiketa batean hiltzera kondenatu zuten, eta euskal estatutuaren aldeko bere sinadura bat izan zen sententziarako frogetako bat. Urrian Hernanin izandako fusilamenduetan hil zuten, beste hainbatekin batera. Ez omen zioten utzi familari agur esaten[1].
Errekonozimendua
2011. urtetik Aiako udaletxeko batzar aretoan plaka bat dago alkate izan zenaren omenez[1]. Omenaldia ere egin zitzaion orduan udaletxean.
2017ko urrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gerra Zibilean eraildako hautestsi erailak omendu zituen. Orduko horretan, abertzale eta errepublikar ezkertiarrez gain, Errepublikaren kontrako indarren ordezkariak ere omendu zituzten, Deban, eraildako beste alkate baten oroigarrian (Polentzi Markiegi) egindako ekitaldian.[3].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Gabino Alustizari, omenaldi xumea» El Diario Vasco 2011-10-30 (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
- «Gutuna: Zarautzen espainola ez mesedez - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
- «Aldundiak Markiegi ekarri du gogora, eta omenaldia egin die 1936an fusilatutako alkate eta zinegotzi gipuzkoarrei» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
Bibliografia
- Aia 1936: Gerra Zibila, errepresio frankista eta Giza Eskubideen Urraketa. Eneko Sanz Goikoetxea, Aia, 2015. Argitaletxea: Aranzadi Zientzia Elkartea. ISBN: 978-84-943123-7-3. PDF dok.