Gabardan

Gabardan (frantsesez: Gabardan; okzitanieraz: Gavardan) Gaskoiniako antzinako probintzia da, egungo Landetan kokaturik. Hiri nagusia Gabarret du.

Arxeko San Martinen eliza

Historia

Marsan eta Aguaisekin batera, Gabardango bizkonderria XVI. mendera arte Albreteko dukerriaren barnean zegoen eta 1589an, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako errege bilakatu zenean, erregearen jabetzako lur bilakatu zen.

Barnean Arx, Baudiets, Baudignan, Escalans, Estampon, Gabarret, Groulous, Herré, Losse, Lubbon, Lussole, Rimbez, Saint-Criq, Saint-Martin-le-Vieux, Sainte-Meille, Saint-Pè-de-Brocas eta Vielle-Soubiran herriak ditu.

Kanpo estekak

Geografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.