GT Ligako 2023ko denboraldia

GT Ligako 2023ko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hogeigarren denboraldia izan zen. Hiru txapelketak (gizonen kategoriako bi mailak eta emakumeen liga) ekainaren 10ean hasi ziren As Pontes herriko aintzirako uretan eta Aresen amaitu ziren abuztuaren 27an, guztiak gizonen B maila izan ezik; azken honetan lehia astebete lehenago bukatu zen, abuztuaren 19an, Teresa Herrera Banderarekin[1]. Guztira, 25 ontzi aritu ziren txapelketan (aurreko denboraldian baino 3 gutxiago): 7 emakumeen ligan, 12 gizonen lehen mailan eta 6 bigarrenean[2].

2023ko GT Liga
Bueu
Bueu txapeldunordeak (irudian) TKE Ligan aritzeko txartela lortu zuen lehenbiziko aldiz.
Datu orokorrak
Antolatzailea Galiziako Traineruen Liga
Partaideak 25 talde (12+6+7)
Estropadak 36 estropada (16+9+11)
Hasiera 2023ko ekainaren 10a
Amaiera 2023ko abuztuaren 27a
Palmaresa
Txapelduna Ares (176 p.)
Txapeldunordea Bueu (167 p.)
Ohorezko tx. Tirán (153 p.)
Castropol (143 p.)
Jaitsiera Samertolameu B (26 p.)
2022
2024

Emakumeen ligako txapelduna Chapela elkartea izan zen[3]. Redondelako neskek nagusitasun osoz irabazi zuten aurreneko garaikurra eta, guztira, 74 puntu eta 10 bandera eraman zituzten herrira, horien artean Teresa Herrera Bandera historian bigarren aldiz[4][5]. Jokoan izan ziren 11 estropadetatik 10etan azkarrenak izan ziren. Bestalde, txapeldunordea Mugardos-A Cabana Ferrol izan zen; Bestarruza ontziko arraunlariek 62 puntu eta Ferrolgo VII. Bandeira etxean gelditzea lortu zuten. Ohorezko txanda, azkenik, Rianxok eta Cesantesek osatu zuten[4].

Gizonen denboraldiko txapelduna, bestetik, Ares arraun elkartea izan zen[6]. Guztira, 176 puntu eta jokoan zeuden 15 banderetatik 9 irabazi zituzten Santa Olalla de Lubre ontziko arraunlariek, tartean Teresa Herrera Bandera[7]; dena den, TKE Ligara igotzeko kanporaketan motelenak izan zirenez, ezin izan zuten denboraldia behar bezala borobildu. Hurrengo denboraldian goreneko maila arituko dena, aldiz, Bueu elkarte txapeldunordea izango da. Ligan bigarren egin zuten arren, kanporaketan hiru traineru utzi zituzten atzetik gorriek eta, beraz, 2024an lehen aldiz egingo dute arraun TKE Ligan[8]. Ohorezko txanda, bestalde, Tiránek eta Castropolek osatu zuten. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Aresek aipatutako 9 banderak eraman zituen herrira, Bueuk 3, Tiránek 2 eta Chapelak 1[4].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Samertolameuren bigarren ontziak maila galdu zuen. A Terca ontziko mutilak denboraldiko motelenak izan ziren, eta A Ligan arraun egiten jarraitzeko kanporaketa jokatu behar izan zuten Pueblakoekin batera[4]. Lehen mailako bi traineruak azkarrenak izan baziren ere, Meirako trainerua B mailan aritu beharko da, elkartearen lehen ontzia ezin izan baitzen TKE Ligan mantendu[8].

Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Murosek nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta urdinak hurrengo denboraldian goreneko mailan arituko dira igoera play-offean hirugarren egin zuen Mugardos-A Cabana Ferrol taldearekin batera[4].

A Liga

Partaideak

Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hogeigarren denboraldian; horietatik 6 pontevedrarrak izan ziren, 5 coruñarrak eta azkena, aldiz, asturiarra[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Aresen, Castropolen eta Samertolameuren B ontziaren parte hartzea izan zen. Aresko mutilek ezin izan zioten goreneko mailan arraun egiteko postuari eutsi eta azken lekuan gelditu ziren 2022ko TKE Ligan[9]. Gainontzekoen kasua bestelakoa izan zen, bi traineruak azkarrenak izan baitziren 2022ko B Ligan eta Castropoleko mutilek zuzenean (liga irabazteagatik) eta Meirakoek igoera kanporaketan lortu zuten lehen mailan arraun egiteko txartela[10].

Denboraldi honetan A Ligan arraun egin ez zuten elkarteak, aldiz, Samertolameu, Mera eta Mugardos-A Cabana Ferrol izan ziren. Lehenengoa TKE Ligako 2023ko denboraldian aritu zen arraunean, 2022an igoera erdietsi ostean; Oleiroseko Mera, aldiz, lehorrean gelditu zen taldea osatzeko arraunlaririk lortu ez zuelako[11]; eta Mugardoseko eta Ferrolgo mutilak, azkenik, B Ligan egin zuten arraun, aurreko denboraldian jaitsiera play-offean maila galdu baitzuten[10].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Probintzia) 2022
AresClub de Remo AresSanta Olalla de LubreGalizia José Manuel PeláezAres (Coruña)12.a (TKE)
BueuClub do Mar BueuMaruxiaGalizia José FerralBueu (Pontevedra)2.a
Cabo da Cruz BClub de Remo Cabo da CruzCabo da CruzGalizia Marco Antonio SilvaCabo da Cruz, Boiro (Coruña)5.a
CastropolClub de Mar de CastropolRía del EoEspainia Daniel GonzálezCastropol (Asturias)1.a (B)
CesantesCírculo Cultural Deportivo CesantesSan PedroGalizia Felipe SilvaCesantes, Redondela (Pontevedra)10.a
ChapelaClub de Remo ChapelaArealongaGalizia Juan ZunzuneguiChapela, Redondela (Pontevedra)4.a
MecosClub de Remo MecosMequiñaGalizia Francisco GonzálezO Grove (Pontevedra)7.a
NarónClub de Remo NarónPunta CaleiraGalizia Eugenio PenaNarón (Coruña)9.a
PueblaClub de Remo PueblaCarmelaGalizia José ParadaA Pobra do Caramiñal (Coruña)11.a
RianxoClub de Remo RianxoConcello de RianxoGalizia Alberto HermoRianxo (Coruña)6.a
Samertolameu BSociedad Deportiva SamertolameuA TercaGalizia Daniel Pérez FandiñoMeira, Moaña (Pontevedra)2.a (B)
TiránSociedad Deportiva TiránMar do ConGalizia Benjamín VázquezTirán, Moaña (Pontevedra)3.a

Estropadak

Denboraldi honetan 16 estropada eta 15 bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1.I Bandeira Concello As PontesAs Pontes de García Rodríguez, Coruña2023ko ekainaren 10a
Ares
2.V Bandeira Cidade de NarónNarón, Coruña2023ko ekainaren 17a
Tirán
3.III Bandeira Illa do SamertolameuMoaña, Pontevedra2023ko ekainaren 24a
Bueu
4.XII Bandeira Virxe do CarmeO Grove, Pontevedra2023ko uztailaren 2a
Ares
5.XXXVIII Bandeira Concello de RedondelaRedondela, Pontevedra2023ko uztailaren 8a
Chapela
6.XX Bandeira Concello de RianxoRianxo, Coruña2023ko uztailaren 9a
Ares
7.XXXV Bandera Princesa de AsturiasCastropol, Asturias2023ko uztailaren 15a
Ares
8.VII Bandeira Cesantes-Concello de RedondelaRedondela, Pontevedra2023ko uztailaren 16a
Bueu
9.XVIII Bandeira Concello de A PobraA Pobra do Caramiñal, Coruña2023ko uztailaren 22a
Ares
10.XXVIII Bandeira Traiñeiras Concello de BueuBueu, Pontevedra2023ko uztailaren 23a
Ares
11.XXVIII Bandeira Concello de VilagarcíaVilagarcía de Arousa, Pontevedra2023ko uztailaren 29a
Ares
12.IX Bandeira Marina Cabo da Cruz-Concello de BoiroBoiro, Coruña2023ko uztailaren 30a
Ares
13.XLI Bandeira Concello de MoañaMoaña, Pontevedra2023ko abuztuaren 13a
Tirán
14.XXXVII Trofeo Teresa HerreraCoruña, Coruña2023ko abuztuaren 19a
Bueu
-12023ko abuztuaren 20a
Ares
15.XVI Bandeira Concello de AresAres, Coruña2023ko abuztuaren 26a
Ares
16.2023ko abuztuaren 27a
Bueu
  1. Teresa Herrerako bigarren jardunaldia bandera irabazteko estropada izan zen; ez zen puntuagarria izan.

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 Banderak Lorpena
1.Ares17612911121012121012121212811101192,3Igoera play-offa
2.Bueu167117121111119121110810111291232,3
3.Tirán1539121099101011109108129782Ohorezko txanda
4.Castropol14371087881189111191010610-
5.Chapela13810119101296901891198891
6.Cabo da Cruz B1035878778784675547-
7.Rianxo918664357637757656-
8.Mecos734452644576542735-
9.Cesantes633335525445466314-
10.Narón596546263363323223-
11.Puebla2912234322221311---Jaitsiera play-offa
12.Samertolameu B2621111111512144---
  1. Chapela estropadatik kanporatu zuten, pisatze-kontrola pasa aurretik trainerua lehorrera gerturatu eta kutxa bat ontzian sartzeagatik[12][13].
  2. Teresa Herrera Bandera bi egunetan jokatu zen. Lehena puntuagarria izan zen A nahiz B ligetan (hurrenez hurren, 14. eta 9. jardunaldiak), eta ontzien denborek bigarren egunerako sailkatzeko balio izan zuten. Bandera, hain zuzen, igandean bertan izan zen jokoan eta Aresek eskuratu zuen; azken estropada hori ez zen ligarako puntuagarria izan[5][7].
  3. Concello de Aresko bandeira bi jardunalditan jokatu zen eta txapelduna Bueu elkartea izan zen. Nahiz eta lehenengo egunean ontzi azkarrena etxeko trainerua izan, bi egunetako denborak gehituta Maruxiako mutilak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, zapia etxera eraman zutenak[6].

Jaitsiera/Igoera play-offa

Kanporaketa honetan 2024ko denboraldian lehen mailan aritzeko bi txartel egon ziren jokoan eta lau ontzik hartu zuten parte: B Ligan hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postua lortu zuten Mugardos-A Cabana Ferrolek eta Amegrovek; eta lehenengo mailan azken postuetan gelditu ziren Pueblak eta Samertolameu Bk.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (probintzia) Emaitza
AmegroveAmegrove Club de RemoPabliñoGalizia Diego CabaleiroO Grove (Pontevedra)3.a (B)
Mugardos-A Cabana FerrolClub de Mar Mugardos
Club de Remo A Cabana
BestarruzaGalizia Jorge HermidaMugardos (Coruña)
Ferrol (Coruña)
2.a (B)
PueblaClub de Remo PueblaCarmelaGalizia José ParadaA Pobra do Caramiñal (Coruña)11.a
Samertolameu BSociedad Deportiva SamertolameuA TercaGalizia Daniel Pérez FandiñoMeira, Moaña (Pontevedra)12.a
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1Samertolameu B7432024ko B Liga1
2Puebla6242024ko A Liga
3Mugardos-A Cabana Ferrol532
4Amegrove2112024ko B Liga
  1. Samertolameuren bigarren ontziak ezin izango du A Ligan arraun egin 2024ko denboraldian, elkartearen lehen ontzia ere bertan arituko delako[8].

B Liga

Partaideak

Denboraldi honetan 6 elkartek egin zuten arraun B Ligan; horietatik 4 coruñarrak izan ziren, eta gainontzeko biak pontevedrarrak[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasunak Chapelaren B ontziaren eta Riveiraren debutak, eta, 2022an A Ligatik jaitsi eta gero, Mugardos-A Cabana Ferrolen parte hartzea izan ziren[11][10].

Samertolameuren B ontzia eta Castropol elkartearena, bestalde, lehen mailan aritu ziren eta Cedeira eta Vila de Cangas elkarteenak, aldiz, lehorrean gelditu ziren[11].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea(k) Udalerria (Probintzia) 2022
AmegroveAmegrove Club de RemoPabliñoGalizia Diego CabaleiroO Grove (Pontevedra)3.a
Chapela BClub de Remo ChapelaArealongaGalizia Juan ZunzuneguiChapela, Redondela (Pontevedra)-
Mugardos-A Cabana FerrolClub de Mar Mugardos
Club de Remo A Cabana
BestarruzaGalizia Jorge HermidaMugardos (Coruña)
Ferrol (Coruña)
12.a (A)
MurosClub de Remo MurosMuradanaGalizia Daniel CanosaMuros (Coruña)7.a
PerilloClub de Regatas PerilloSta. Olalla de LubreGalizia Alejandro AlvedroOleiros (Coruña)6.a
RiveiraClub de Remo Náutico de RiveiraMar de SagresGalizia Jesús VidalRibeira (Coruña)-

Estropadak

Denboraldi honetan 9 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1.I Bandeira Concello As Pontes BAs Pontes de García Rodríguez, Coruña2023ko ekainaren 10a
Mugardos-A Cabana Ferrol
2.I Bandeira Chapela WofcoRedondela, Pontevedra2023ko uztailaren 8a
Muros
3.XXXIX Bandeira Concello de O GroveO Grove, Pontevedra2023ko uztailaren 15a
Muros
4.XVI Bandeira Concello de MurosMuros, Coruña2023ko uztailaren 22a
Muros
5.VII Bandeira Concello de MugardosMugardos, Coruña2023ko uztailaren 29a
Muros
6.XXII Bandeira Concello de OleirosOleiros, Coruña2023ko uztailaren 30a
Muros
7.VII Bandeira Muros de San PedroMuros, Coruña2023ko abuztuaren 5a
Muros
8.I Bandeira Masculina Concello de RibeiraRibeira, Coruña2023ko abuztuaren 13a
Muros
9.XXXVII Trofeo Teresa HerreraCoruña, Coruña2023ko abuztuaren 19a
Muros
-12023ko abuztuaren 20a
Ares
  1. Teresa Herrerako bigarren jardunaldia bandera irabazteko estropada izan zen; ez zen puntuagarria izan.

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Banderak Lorpena
1.Muros53566666666712023ko A Liga
2.Mugardos-A Cabana Ferrol416555544251Igoera play-offa
3.Amegrove34344425534-
4.Chapela B29433342253-Ohorezko txanda
5.Riveira23222233342-
6.Perillo9111111111-
  1. Teresa Herrera Bandera bi egunetan jokatu zen. Lehena puntuagarria izan zen A nahiz B ligetan (hurrenez hurren, 14. eta 9. jardunaldiak), eta ontzien denborek bigarren egunerako sailkatzeko balio izan zuten. Bandera, hain zuzen, igandean bertan izan zen jokoan eta Aresek eskuratu zuen; azken estropada hori ez zen ligarako puntuagarria izan[5][7].

Emakumeen Liga

Partaideak

Guztira, 7 elkartek hartu zuten parte emakumeen ligaren hamabigarren denboraldian; horietatik 4 coruñarrak izan ziren, 2 pontevedrarrak eta asturiar 1[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Cesantes elkartearen parte hartzea izan zen, lehen aldiz itsasoratu zena[11].

Bestalde, Cabo da Cruzek eta Tiránek 2023ko Euskotren Ligan egin zuten arraun, aurreko denboraldian igoera lortu ostean[10]. Txanponaren beste aldean, aldiz, Club de Remo Náutico de Riveirak ezin izan zuen taldea osatu[11].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Probintzia) 2022
CastropolClub de Mar de CastropolRía del EoEspainia José QuintanaCastropol (Asturias)7.a
CesantesCírculo Cultural Deportivo CesantesSan PedroGalizia Damián PérezCesantes, Redondela (Pontevedra)-
ChapelaClub de Remo ChapelaArealongaGalizia Francisco LagoChapela, Redondela (Pontevedra)2.a
Mugardos-A Cabana FerrolClub de Mar Mugardos
Club de Remo A Cabana
BestarruzaGalizia Brais LópezMugardos (Coruña)
Ferrol (Coruña)
4.a
PerilloClub de Regatas PerilloPerilloGalizia Agustín FernándezOleiros (Coruña)9.a
PueblaClub de Remo PueblaCarmelaGalizia José ParadaA Pobra do Caramiñal (Coruña)8.a
RianxoClub de Remo RianxoVirxe de Guadalupe-Rianxo (Coruña)5.a

Estropadak

Denboraldi honetan 11 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1.I Bandeira Concello As Pontes FAs Pontes de García Rodríguez, Coruña2023ko ekainaren 10a
Chapela
2.VIII Bandeira Feminina Concello de RedondelaRedondela, Pontevedra2023ko uztailaren 8a
Chapela
3.II Bandeira Feminina Concello de RianxoRianxo, Coruña2023ko uztailaren 9a
Chapela
4.I Bandeira Feminina Cesantes-Concello de RedondelaRedondela, Pontevedra2023ko uztailaren 15a
Chapela
5.II Bandera Femenina Princesa de AsturiasCastropol, Asturias2023ko uztailaren 16a
Chapela
6.III Bandeira Feminina AlicrusaA Pobra do Caramiñal, Coruña2023ko uztailaren 22a
Chapela
7.V Bandeira Feminina ReganosaMugardos, Coruña2023ko uztailaren 29a
Chapela
8.VIII Bandeira Concello de OleirosOleiros, Coruña2023ko uztailaren 30a
Chapela
9.VII Bandeira Feminina-Cidade De FerrolFerrol, Coruña2023ko abuztuaren 12a
Mugardos-A Cabana Ferrol
10.VII Trofeo Teresa Herrera FemininaCoruña, Coruña2023ko abuztuaren 19a
Chapela
-12023ko abuztuaren 20a
Chapela
11.I Bandeira Feminina Concello de AresAres, Coruña2023ko abuztuaren 27a
Chapela
  1. Teresa Herrerako bigarren jardunaldia bandera irabazteko estropada izan zen; ez zen puntuagarria izan.

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 Banderak Lorpena
1.Chapela747777777747710Txapelduna
2.Mugardos-A Cabana Ferrol62666565647561Txapeldunordea
3.Rianxo6055565656665-Ohorezko txanda
4.Cesantes4444343445544-
5.Perillo2822432223233-
6.Castropol2113121132322-
7.Puebla1931214311111-

Erreferentziak

  1. (Galizieraz) "Calendario". Liga Galega de Traiñeiras. 2023.07.26
  2. (Galizieraz) "Clubs". Liga Galega de Traiñeiras. 2023.09.02
  3. (Galizieraz) «A traiñeira de Chapela Wofco recibe o título de campioa da Liga nunha campaña na que non tivo rival» As Nosas (Noiz kontsultatua: 2024.02.11).
  4. (Galizieraz) "Resultados". ''Liga Galega de Traiñeiras. 2023.09.02
  5. (Gaztelaniaz) «Ares y Chapela ganan el Teresa Herrera» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2023.08.21).
  6. (Gaztelaniaz) «LGT: Ares gana la liga LGT A 2023 y Bueu la Bandeira Concello de Ares» La Grada Sports (Noiz kontsultatua: 2023.08.27).
  7. (Gaztelaniaz) «Ares y Chapela-Wofco, campeones de la Bandeira Teresa Herrera» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023.08.20).
  8. "2023ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2024.01.26
  9. «Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
  10. (Galizieraz) "Resultados 2022". ''Liga Galega de Traiñeiras. 2023.09.02
  11. (Gaztelaniaz) «Desvelados todos los equipos que participarán en la Liga Galega de Traiñeiras 2023» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023.01.11).
  12. (Gaztelaniaz) «A Pobra vibra con su doble cita y aúpa a Chapela y Ares» Diario de Arousa (Noiz kontsultatua: 2023.07.22).
  13. (Gaztelaniaz) «Liga LGT A: Ares vence en A Pobra y refuerza su liderato» La Grada Sports (Noiz kontsultatua: 2023.07.22).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.