GT Ligako 2022ko denboraldia

GT Ligako 2022ko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hemeretzigarren denboraldia izan zen. Hiru txapelketak (gizonen kategoriako bi mailak eta emakumeen liga) ekainaren 18an hasi ziren Sanxenxo herriko uretan eta Teresa Herrera Banderarekin amaitu ziren abuztuaren 27an, guztiak gizonen B maila izan ezik; azken honetan lehia astebete lehenago bukatu zen, abuztuaren 20an, Muros herrian[1]. Guztira, 28 ontzi aritu ziren txapelketan (aurreko denboraldian baino 3 gutxiago), 9 emakumeen ligan, 12 lehen mailan eta 7 bigarrenean[2].

2022ko GT Liga
Samertolameu
Meirak (irudian) ligako hamargarren garaikurra eta 2023an TKE Ligan aritzeko txartela lortu zituen.
Datu orokorrak
Antolatzailea Galiziako Traineruen Liga
Partaideak 28 talde (12+7+9)
Estropadak 34 estropada (14+8+12)
Hasiera 2022ko ekainaren 18a
Amaiera 2022ko abuztuaren 27a
Palmaresa
Txapelduna Samertolameu (156 p.)
Txapeldunordea Bueu (154 p.)
Ohorezko tx. Tirán (136 p.)
Chapela (104 p.)
Jaitsiera Puebla (31 p.)
Mugardos (23 p.)
2021
2023

Emakumeen ligako txapeldun Cabo da Cruz trainerua izan zen. Boiroko neskek aurreko bi denboraldietan irabazitako garaikurra altxatu zuten berriro ere eta, guztira, 94 puntu eta 7 bandera eraman zituzten herrira. Denboraldia, gainera, Euskotren Ligara igotzeko txartelarekin borobildu zuten eta datorren urtean Kantauriko eta Atlantikoko ontzi azkarrenekin batera egingo dute arraun. Dena den, lehia estua izan zen Cabo da Cruzeko arraunlarientzat, Chapelak gertutik jarraitu baitzituen urte osoan zehar. Redondelako neskei dagokienez, 91 puntu eta 4 bandera lortu zituzten, baina 2023an Emakumezkoen Traineru Ligan arraun egiteko eskaintzari uko egin zioten; beraiek utzitako postua 3. egin zuen Tiránek bete du. Azkenik, ohorezko txanda Mugardos-A Cabana Ferrol elkarteak osatu zuen.

Gizonen denboraldiko txapelduna, bestetik, Meirako arraun elkartea izan zen, Sociedad Deportiva Samertolameu. Guztira, 156 puntu eta jokoan zeuden 14 banderetatik 5 irabazi zituzten A Tercako arraunlariek, tartean Teresa Herrera Bandera; baina lorpen nagusia TKE Ligara igotzeko kanporaketan eskuratu zuten, 8 urte Galiziako Traineruen Ligan arraun egin eta gero ontzi azkarrenen lehiaketara bueltatuko direlako 2023an. Txapeldunordea, aldiz, Bueu elkartea izan zen. Gorriek 154 puntu eta 7 bandera eskuratu zituzten, baina play-offean hirugarrenak izan zirenez ez zuten igoera lortu. Ohorezko txanda, azkenik, Tiránek (Bandeira Marina Cabo da Cruz ere herrira eraman zuten) eta 2022an B Ligatik igo berri zen Chapelak osatu zuten.

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Mugardosek maila galdu zuen. Bestarruza ontziko mutilak izan ziren, hain zuzen ere, ligako eta jaitsiera kanporaketako motelenak eta, ondorioz, 2023an B Ligan arituko dira. A Pobra do Caramiñalgo Puebla elkarteak, aldiz, ozta-ozta saihestu zuen jaitsiera, Merak hutsik utzi zuen postua berdeek bete baitzuten.

Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Castropolek nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta asturiarrak hurrengo denboraldian goreneko mailan arituko dira igoera play-offa irabazi zuen Samertolameuren bigarren ontziarekin batera[3][4].

A Liga

Partaideak

Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hemeretzigarren denboraldian; horietatik 6 coruñarrak ziren eta beste 6ak, aldiz, pontevedrarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Tirán, Narón, Mugardos eta Chapela elkarteen parte hartzea izan zen[2]. Tirángo mutilek ezin izan zioten goreneko mailan arraun egiteko postuari eutsi eta 4. gelditu ziren TKE Ligako jaitsiera play-offean. Coruñako elkarteen kasua bestelakoa izan zen, bi traineruak azkarrenak izan baitziren 2021eko B Ligan eta Naróngo mutilek zuzenean (liga irabazteagatik) eta Mugardosekoek igoera kanporaketan lortu zuten lehen mailan arraun egiteko txartela. Azkenik, Chapelak Esteiranak utzitako postua bete zuen, azken horrek ontzia itsasoratzeko arraunlaririk ez zuela iragarri ostean[5][6].

Esteiranaz gain, denboraldi honetan A Ligan arraun egin zuten elkarteak, aldiz, Muros, Perillo eta Vilaxoán izan ziren. Lehenengo biek 2021eko txapelketan galdu zuten lehen mailan aritzeko eskubidea, sailkapeneko azken bi postuak beraienak izan baitziren. Vilagarcía de Arousako taldeak, aldiz, arazoak izan zituen elkartearentzako eraikitzen ari ziren egoitza berriarekin eta, ondorioz, ezin izan zuen taldea behar bezala prestatu 2022ko denboraldiari aurre egiteko; zuzendaritzak trainerua lehorrean uztea erabaki zuen[7].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Probintzia) 2021
BueuClub do Mar BueuMaruxiaGalizia José FerralBueu (Pontevedra)2.a
Cabo da Cruz BClub de Remo Cabo da CruzCabo da CruzGalizia Marco Antonio SilvaCabo da Cruz, Boiro (Coruña)3.a
CesantesCírculo Cultural Deportivo CesantesSan PedroGalizia Felipe SilvaCesantes, Redondela (Pontevedra)9.a
ChapelaClub de Remo ChapelaArealongaGalizia Juan ZunzuneguiChapela, Redondela (Pontevedra)7.a (B)
MecosClub de Remo MecosMequiñaGalizia Francisco GonzálezO Grove (Pontevedra)4.a
MeraCentro Deportivo MariñeiroA MariñeiraGalizia Alberto HermoOleiros (Coruña)5.a
MugardosClub de Mar MugardosBestarruzaGalizia Jorge HermidaMugardos (Coruña)2.a (B)
NarónClub de Remo NarónPunta CaleiraGalizia Eugenio PenaNarón (Coruña)1.a (B)
PueblaClub de Remo PueblaCarmelaGalizia José ParadaA Pobra do Caramiñal (Coruña)6.a
RianxoClub de Remo RianxoConcello de RianxoGaliziaRianxo (Coruña)8.a
SamertolameuSociedad Deportiva SamertolameuA TercaGalizia Daniel PérezMeira, Moaña (Pontevedra)1.a
TiránSociedad Deportiva TiránMar do ConGalizia Benjamín VázquezTirán, Moaña (Pontevedra)11.a (TKE)

Estropadak

Denboraldi honetan 14 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1.I Bandeira Concello de SanxenxoSanxenxo, Pontevedra2022ko ekainaren 18a
Bueu
2.IX Bandeira Baía de MeraOleiros, Coruña2022ko ekainaren 25a
Bueu
3.VIII Bandeira Marina Cabo da Cruz-Concello de BoiroBoiro, Coruña2022ko ekainaren 26a
Tirán
4.XL Bandeira Concello de MoañaMoaña, Pontevedra2022ko uztailaren 3a
Bueu
5.XIX Bandeira Concello de RianxoRianxo, Coruña2022ko uztailaren 10a
Samertolameu
6.XVII Bandeira Concello da PobraA Pobra do Caramiñal, Coruña2022ko uztailaren 17a
Bueu
7.XXVII Bandeira Concello de BueuBueu, Pontevedra2022ko uztailaren 24a
Bueu
8.IV Bandeira Chapela-Concello de RedondelaRedondela, Pontevedra2022ko uztailaren 30a
Bueu
9.XI Bandeira Virxe do CarmeO Grove, Pontevedra2022ko uztailaren 31
Samertolameu
10.IV Bandeira Cidade de NarónNarón, Coruña2022ko abuztuaren 13a
Bueu
11.VIII Bandeira Illa do Samertolameu - Conc. MoañaMoaña, Pontevedra2022ko abuztuaren 14a
Samertolameu
12.VI Bandeira Concello de MugardosMugardos, Coruña2022ko abuztuaren 20a
Bueu
13.XXXVI Bandeira Concello de RedondelaRedondela, Pontevedra2022ko abuztuaren 21a
Samertolameu
14.XXXVI Trofeo Teresa HerreraCoruña, Coruña2022ko abuztuaren 27a
Samertolameu

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Banderak Lorpena
1.Samertolameu15611111111121111111211121012105Igoera play-offa
2.Bueu154121210121112121211121112697
3.Tirán136101012101010101010101011581Ohorezko txanda
4.Chapela10448889898999717-
5.Cabo da Cruz B10095967987667885-
6.Rianxo95866565598769114-
7.Mecos92577756767586106-
8.Mera8479598744585373-
9.Narón5264444435432441-
10.Cesantes4231223312144592-
11.Puebla312331126132313--Jaitsiera play-offa
12.Mugardos231213212321122--

Jaitsiera/Igoera play-offa

Kanporaketa honetan lau ontzik hartu zuten parte: B Ligan hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postua lortu zuten Samertolameu Bk eta Amegrovek; eta lehenengo mailan azkeneko eta azkenaurreko postuetan gelditu ziren Pueblak eta Mugardosek. Goreneko mailan Merak hutsik utzitako postuari esker, bik lortu zuten 2023ko A Ligan arraun egiteko txartela.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (probintzia) Emaitza
AmegroveAmegrove Club de RemoPabliñoGalizia Diego CabaleiroO Grove (Pontevedra)3.a (B)
MugardosClub de Mar MugardosBestarruzaGalizia Jorge HermidaMugardos (Coruña)12.a
PueblaClub de Remo PueblaCarmelaGalizia José ParadaA Pobra do Caramiñal (Coruña)11.a
Samertolameu BSociedad Deportiva SamertolameuA TercaGalizia Daniel Pérez FandiñoMeira, Moaña (Pontevedra)2.a (B)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. Lorpena
1Samertolameu B442023ko A Liga
2Puebla33
3Amegrove222023ko B Liga
4Mugardos11

B Liga

Partaideak

Denboraldi honetan 7 elkartek egin zuten arraun B Ligan; horietatik 3 coruñarrak ziren, beste 3 pontevedrarrak eta azkenekoa, aldiz, asturiarra. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Club de Remo Muros eta Club de Regatas Perilloren parte hartzea izan zen, 2021ean A Ligatik jaitsi ondoren. Bestalde, Narón, Mugardos eta Chapela elkarteen ontziak lehen mailan aritu ziren eta A Cabanaren, Virxe da Guíaren eta Pueblaren B traineruak lehorrean gelditu ziren.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea(k) Udalerria (Probintzia) 2021
AmegroveAmegrove Club de RemoPabliñoGalizia Diego CabaleiroO Grove (Pontevedra)6.a
CastropolClub de Mar de CastropolRía del EoEspainia José QuintanaCastropol (Asturias)9.a
CedeiraClub de Remo CedeiraCandieiraGalizia José María HermidaCedeira (Coruña)3.a
MurosClub de Remo MurosMuradanaGalizia Daniel CanosaMuros (Coruña)11.a (A)
PerilloClub de Regatas PerilloSta. Olalla de LubreGalizia Alejandro AlvedroOleiros (Coruña)12.a (A)
Samertolameu BSociedad Deportiva SamertolameuA TercaGalizia Daniel Pérez FandiñoMeira, Moaña (Pontevedra)5.a
Vila de CangasClub de Remo Vila de CangasBaleaGalizia Vicente ParceroCangas (Pontevedra)4.a

Estropadak

Denboraldi honetan 8 estropada eta bandera izango dira jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1.I Bandeira Concello de SanxenxoSanxenxo, Pontevedra2022ko ekainaren 18a
Castropol
2.XXXII Bandeira Concello de CangasCangas, Pontevedra2022ko uztailaren 9a
Castropol
3.VI Bandeira Concello de CedeiraCedeira, Coruña2022ko uztailaren 16a-
4.XI Bandeira Salgado CongeladosOleiros, Coruña2022ko uztailaren 23a
Castropol
5.XXXVIII Bandeira Concello de O GroveO Grove, Pontevedra2022ko uztailaren 30a
Castropol
6.II Bandeira Illa do SamertolameuMeira, Moaña, Pontevedra2022ko abuztuaren 13a
Castropol
7.XXXIV Bandera Princesa de AsturiasCastropol, Asturias2022ko abuztuaren 14a
Castropol
8.VI Bandeira Muros de San PedroMuros, Coruña2022ko abuztuaren 20a
Castropol

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 Banderak Lorpena
1.Castropol4977-7777772023ko A Liga
2.Samertolameu B4166-65666-Igoera play-offa
3.Amegrove3335-56545-
4.Cedeira2954-44453-Ohorezko txanda
5.Vila de Cangas204--33334-
6.Perillo1322-22221-
7.Muros913--1112-

Emakumeen Liga

Partaideak

Guztira, 9 elkartek parte hartu zuten emakumeen ligaren hamaikagarren denboraldian; horietatik 6 coruñarrak ziren, 2 pontevedrarrak eta asturiar 1. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Castropol elkartearen trainerua izan zen, lehen aldiz itsasoratu zena.

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Probintzia) 2021
Cabo da CruzClub de Remo Cabo da CruzCabo da CruzGalizia Javi LagoCabo da Cruz, Boiro (Coruña)1.a
CastropolClub de Mar de CastropolRía del EoEspainia José QuintanaCastropol (Asturias)-
ChapelaClub de Remo ChapelaArealongaGalizia Francisco LagoChapela, Redondela (Pontevedra)2.a
Mugardos-A Cabana FerrolClub de Mar MugardosBestarruza-Mugardos (Coruña)7.a
Náutico de RiveiraClub de Remo Náutico de RiveiraSálvoraGalizia Jesús VidalRibeira (Coruña)5.a
PerilloClub de Regatas PerilloPerilloGalizia Agustín FernándezOleiros (Coruña)3.a
PueblaClub de Remo PueblaCarmelaGalizia José ParadaA Pobra do Caramiñal (Coruña)8.a
RianxoClub de Remo RianxoConcello de Rianxo-Rianxo (Coruña)6.a
TiránSociedad Deportiva TiránRulyGalizia David SerodioTirá, Moaña (Pontevedra)4.a

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 Banderak Lorpena
1.Cabo da Cruz9499-88999899772023ko Euskotren Liga
2.Chapela9188-9988897894Txapeldunordea1
3.Mugardos-A Cabana Ferrol7376-777466878-Ohorezko txanda
4.Tirán6957-66677766612023ko Euskotren Liga1
5.Rianxo5163-555653535-
6.Náutico de Riveira3545-342224243-
7.Castropol3822-133545454-
8.Puebla2414-414132121-
9.Perillo2031-221311312-

1 Chapelak uko egin zion 2023an Emakumezkoen Traineru Ligan arraun egiteko eskaintzari eta bere postua Tiránek bete zuen, 3. gelditzeagatik hasiera batean play-offa jokatu behar ez zuen elkarteak.

Erreferentziak

  1. (Galizieraz) "Calendario". Liga Galega de Traiñeiras. 2022.07.26
  2. (Galizieraz) "Clubs". Liga Galega de Traiñeiras. 2022.09.02
  3. (Gaztelaniaz) «Castropol gana en casa y se proclama campeón de la Liga LGT B» Sexto anillo (Noiz kontsultatua: 2022.08.15).
  4. (Gaztelaniaz) «El Teresa Herrera decidirá entre hoy y mañana el campeón de la ‘A’» DXT Campeón (Noiz kontsultatua: 2022.08.27).
  5. (Galizieraz) "Barbanza encara con ocho barcos el inicio de la Liga Galega". La Voz de Galicia. 2022.07.27
  6. (Gaztelaniaz) "Juan Zunzunegui: «No necesito ir a un equipo de arriba para sentirme bien, al contrario»". La Voz de Galicia. 2022.07.27
  7. (Galizieraz) "O CR Vilaxoán non remará no 2022 tras completar 365 días sen o seu local". La Voz de Galicia. 2022.07.27

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.