GT Ligako 2021eko denboraldia
GT Ligako 2021eko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hemezortzigarren denboraldia izan zen. Gizonen kasuan, lehen mailako txapelketa ekainaren 26an hasi zen Muros herriko uretan eta Teresa Herrera Banderarekin amaitu zen abuztuaren 28an; bigarren mailak, aldiz, Vigon ekin zion lehiari uztailaren 3an eta lehenengo mailakoekin batera amaitu zen Coruñako itsasoan. Emakumeen kasuan, bestalde, ontziak uztailaren 4an uretaratu ziren Arousako itsasarrean eta ligako gainontzeko traineruekin batera lehorreratu ziren Coruñan. Guztira, 35 estropada jokatu ziren[1]. 2021ekoa, baina, lehiaketa ez-ohikoa izan zen, COVID-19 pandemiak zenbait estropada baldintzatu baitzituen; esate baterako, gizonen goren mailako hiru ontzik ezin izan zuten arraun egin astebururen batean. Hala eta guztiz ere, 31 ontzi aritu ziren txapelketan (aurreko denboraldian baino 9 gehiago), 8 emakumeen ligan, 12 lehen mailan eta 11 bigarrenean[2].
Samertolameuko ontziak (irudian) bederatzigarren aldiz lortu zuen traineruen ligako garaikurra. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Galiziako Traineruen Liga |
Partaideak | 23 talde (12+11) |
Estropadak | 25 estropada (13+12+10) |
Hasiera | 2021eko ekainaren 26a |
Amaiera | 2021eko abuztuaren 28a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Samertolameu (151 p.) |
Txapeldunordea | Bueu (136 p.) |
Ohorezko tx. | Cabo da Cruz B (110 p.) Mecos (108 p.) |
Jaitsiera | Muros (30 p.) Perillo (26 p.) |
← 2020 |
2022 → |
Emakumeen ligako txapeldun Cabo da Cruz trainerua izan zen. Boiroko neskek aurreko denboraldian irabazitako garaikurra altxa zuten berriro ere eta, guztira, 72 puntu eta 6 bandera eraman zituzten herrira. Dena den, azkenean ezin izan zuten urtea borobildu, Euskotren Ligara igotzeko play-offean laugarren izan baitziren[3]. Ohorezko txanda 3 bandera lortu zituen Chapelak, bakarra lortu zuen Perillok eta lehiara bueltatu berri zen Tiránek osatu zuten.
Gizonen denboraldiko txapeldun nagusia, bestetik, Moañako arraun elkartea izan zen, Sociedad Deportiva Samertolameu[4]. Guztira, 151 puntu lortu eta jokoan zeuden 13 banderetatik 11 irabazi zituen, tartean Teresa Herrera Bandera[5]. Dena den, A Tercako arraunlarientzat ere ez zen urte borobila izan, TKE Ligara igotzeko kanporaketan ez baitzuten esperotako emaitza lortu. Txapeldunordea, aldiz, Bueu elkartea izan zen. Gorriek 136 puntu eskuratu eta moañarrek irabazi ez zituzten 2 banderak eraman zituzten herrira. Gainera, play-offean Samertolameurekin batera aritu ziren arraunean; hala ere, ez batak, ez besteak, ez zuten lehen mailan aritzeko txartela lortu. Ohorezko txanda, azkenik, Cabo da Cruzen B traineruak eta Mecosek osatu zuten[4].
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Perillok eta Murosek maila galdu zuten. Oleirosko mutilak izan ziren, hain zuzen ere, ligako motelenak eta, ondorioz, zuzenean jaitsi ziren B ligara. Murostarrek, aldiz, 4 puntu gehiago lortu zituzten (nahiz eta arraun egin zuten 12 estropadetatik 7etan azkenak izan), eta zuzeneko jaitsiera saihestea lortu zuten. Dena den, kanporaketan Esteirana eta Mugardos ontzien atzetik gelditu ziren eta, ondorioz, 2022ko denboraldian bigarren mailan parte hartu beharko dute[6].
Azkenik, B ligari dagokionez, Club de Remo Narónek nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian goreneko mailan arituko da[4]. Play-offean bigarren gelditu zen Mugardos txapeldunordeak, ordea, ez zuen igoera lortu hasiera batean, bere postua TKE Ligatik zetorren Tiránek bete baitzuen; baina azkenean Esteirana elkarteak utziko zuen hutsunea beteko zuen 2022an.
A Liga
Partaideak
Guztira, 12 elkarte izan ziren hemezortzigarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 7 coruñarrak ziren eta 5, aldiz, pontevedrarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Cesantes, Puebla eta Perillo elkarteen parte hartzea izan zen. Hain zuzen ere, hiru arraun taldeak izan ziren azkarrenak 2020ko B ligan[7]. Tiránek, bestetik, igoera play-offean 2021eko TKE Ligan arraun egiteko txartela lortu zuen[2].
• • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Probintzia) | 2020 |
Bueu | Club do Mar Bueu | Maruxia | José Ferral | Bueu (Pontevedra) | 4.a | |
Cabo da Cruz B | Club de Remo Cabo da Cruz | Cabo da Cruz | Daniel Vázquez | Cabo da Cruz, Boiro (Coruña) | 5.a | |
Cesantes | Círculo Cultural Deportivo Cesantes | San Pedro | - | Cesantes, Redondela (Pontevedra) | 2.a (GTL2) | |
Esteirana | Asociación Deportiva Esteirana | Esteirana | Bruno Rodríguez Lestón | Esteiro, Muros (Coruña) | 7.a | |
Mecos | Club de Remo Mecos | Mequiña | Francisco González | O Grove (Pontevedra) | 6.a | |
Mera | Centro Deportivo Mariñeiro | A Mariñeira | Jose Pelaez Botas | Oleiros (Coruña) | 10.a | |
Muros | Club de Remo Muros | Muradana | Daniel Canosa | Muros (Coruña) | 9.a | |
Perillo | Club de Regatas Perillo | Santa Olalla de Lubre | Alejandro Alvedro | Oleiros (Coruña) | 3.a (GTL2) | |
Puebla | Club de Remo Puebla | Carmela | José Parada Millán | A Pobra do Caramiñal (Coruña) | 1.a (GTL2) | |
Rianxo | Club de Remo Rianxo | Concello de Rianxo | Alberto Hermo | Rianxo (Coruña) | 8.a | |
Samertolameu | Sociedad Deportiva Samertolameu | A Terca | Daniel Pérez Fandiño | Meira, Moaña (Pontevedra) | 2.a | |
Vilaxoán | Club de Remo Vilaxoán | A Revenida | Rogelio Tarrío | Vilagarcía de Arousa (Pontevedra) | 3.a |
Estropadak
Denboraldi honetan 13 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | Banderak | Lorpena | |
1. | Samertolameu | 151 | 12 | 12 | 11 | 12 | 12 | 11 | 12 | 12 | 12 | 12 | 12 | 12 | 9 | 11 | Igoera play-offa | |
2. | Bueu | 136 | 11 | 11 | 12 | 11 | 11 | 12 | 11 | 10 | 11 | 9 | 10 | 11 | 6 | 2 | ||
3. | Cabo da Cruz B | 110 | 10 | 10 | 4 | 9 | 8 | 6 | 8 | 9 | 6 | 11 | 11 | 10 | 8 | - | Ohorezko txanda | |
4. | Mecos | 108 | 7 | 8 | 9 | 10 | 9 | 8 | 10 | 8 | 8 | 8 | 9 | 9 | 5 | - | ||
5. | Mera | 98 | 9 | 7 | 7 | 8 | 7 | 9 | 9 | 4 | 10 | 10 | 7 | 4 | 7 | - | ||
6. | Puebla | 91 | 2 | 6 | 6 | 7 | 10 | 10 | 7 | 11 | 9 | 7 | 8 | 7 | 1 | - | ||
7. | Vilaxoán | 79 | 4 | 4 | 10 | 6 | 5 | 7 | 6 | 7 | 5 | 61 | 61 | 5 | 2 | - | ||
8. | Rianxo | 70 | 3 | 5 | 8 | 4 | 6 | 5 | 4 | 6 | 7 | 5 | 5 | 8 | 4 | - | ||
9. | Cesantes | 66 | 5 | 9 | 3 | 5 | 51 | 61 | 3 | 5 | 4 | 6 | 6 | 6 | 3 | - | ||
10. | Esteirana | 43 | 8 | 2 | 5 | 1 | 4 | 4 | 5 | 3 | 3 | 4 | 2 | 2 | - | - | Jaitsiera play-offa | |
11. | Muros | 30 | 6 | 1 | 1 | 3 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 4 | 3 | - | - | ||
12. | Perillo | 26 | 1 | 3 | 2 | 2 | 3 | 3 | 21 | 21 | 1 | 3 | 3 | 1 | - | - | 2022ko B Liga |
1 Cesantes, Perillo eta Vilaxoán asteburu banatan ez ziren lehian aritu taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Araututakoaren arabera, kale egin zuten estropadetan ere puntuak jaso zituzten, kasu horietan ordura arte batezbeste zeramatzaten puntuak borobilduta.
Jaitsiera/Igoera play-offa
Kanporaketa honetan lau ontzik hartu zuten parte: B ligan hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuan gelditu ziren Mugardosek eta Cedeirak; eta lehenengo mailan hamargarren eta hamaikagarren egin zuten Esteiranak eta Murosek. Hasiera batean lau elkarteetatik batek baino ez zuen lortuko hurrengo denboraldian lehen mailan arraun egiteko txartela, Esteiranak, izan ere, jokoan zegoen beste postua TKE Ligatik jaitsitako Tiránek bete zuen[6]. Hala ere, Murosko elkarteak 2022an lehorrean gelditzea erabaki zuenez, play-offean bigarren gelditu zen Mugardosek hartu zuen bere postua.
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (probintzia) | Emaitza |
Cedeira | Club de Remo Cedeira | Candieira | José María Hermida | Cedeira (Coruña) | 3.a (B) | |
Esteirana | Asociación Deportiva Esteirana | Esteirana | Bruno Rodríguez Lestón | Esteiro, Muros (Coruña) | 10.a | |
Mugardos | Club de Mar Mugardos | Bestarruza | Jorge Hermida Ballesteros | Mugardos (Coruña) | 2.a (B) | |
Muros | Club de Remo Muros | Muradana | Daniel Canosa | Muros (Coruña) | 11.a |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | Esteirana | 7 | 4 | 3 | 2022ko A Liga1 |
2 | Mugardos | 7 | 3 | 4 | 2022ko A Liga |
3 | Muros | 4 | 2 | 2 | 2022ko B Liga |
4 | Cedeira | 2 | 1 | 1 |
1 Esteirana elkartea lehorrean geldituko zen 2022ko denboraldian eta bere lekua Mugardosek beteko zuen.
B Liga
Partaideak
Guztira, 11 elkarte izan ziren B ligaren hamargarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 5 coruñarrak ziren, beste 5 pontevedrarrak eta azkenekoa asturiarra. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, Castropol, Chapela eta Narón arraun elkarteak izan ziren errepikatu zuten bakarrak, gainontzeko ontziak 2020an lehorrean gelditu baitziren COVID-19 pandemiaren ondorioz[2].
• • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea(k) | Udalerria (Probintzia) | 2020 |
A Cabana | Club de Remo A Cabana | Albatros | Brais López | A Cabana, Ferrol (Coruña) | - | |
Amegrove | Amegrove Club de Remo | Pabliño | Diego Cabaleiro | O Grove (Pontevedra) | - | |
Castropol | Club de Mar de Castropol | Ría del Eo | José Quintana | Castropol (Asturias) | 6.a | |
Cedeira | Club de Remo Cedeira | Candieira | José María Hermida | Cedeira (Coruña) | - | |
Chapela | Club de Remo Chapela | Arealonga | Santiago Núñez | Chapela, Redondela (Pontevedra) | 5.a | |
Mugardos | Club de Mar Mugardos | Bestarruza | Jorge Hermida | Mugardos (Coruña) | - | |
Narón | Club de Remo Narón | Punta Caleira | Eugenio Pena/Santiago Fernández | Narón (Coruña) | 4.a | |
Puebla B | Club de Remo Puebla | Carmela | José Parada | A Pobra do Caramiñal (Coruña) | - | |
Samertolameu B | Sociedad Deportiva Samertolameu | A Terca | Daniel Pérez Fandiño | Meira, Moaña (Pontevedra) | - | |
Vila de Cangas | Club de Remo Vila de Cangas | Balea | Vicente Parcero | Cangas (Pontevedra) | - | |
Virxe da Guía | Club de Remo Virxe da Guía | A Punta | Álvaro Faro | Teis, Vigo (Pontevedra) | - |
Estropadak
Denboraldi honetan 13 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | XXVII Bandeira Concello de Vigo | Vigo, Pontevedra | 2021eko uztailaren 3a | Narón | |
2. | XXXI Bandeira Concello de Cangas | Cangas, Pontevedra | 2021eko uztailaren 4a | Mugardos | |
3. | III Bandeira Cidade de Narón | Narón, Coruña | 2021eko uztailaren 10a | Mugardos | |
4. | XXXV Bandeira Concello de Redondela | Redondela, Pontevedra | 2021eko uztailaren 17a | Mugardos | |
5. | V Bandeira Concello de Mugardos | Mugardos, Coruña | 2021eko uztailaren 18a | Narón | |
6. | XVII Bandeira Cidade De Ferrol | Ferrol, Coruña | 2021eko uztailaren 24a | Narón | |
7. | XXXVII Bandeira Concello de O Grove | O Grove, Pontevedra | 2021eko abuztuaren 1a | Mugardos | |
8. | V Bandeira Concello de Cedeira | Cedeira, Coruña | 2021eko abuztuaren 7a | Mugardos | |
9. | XXXIII Bandera Princesa de Asturias | Castropol, Asturias | 2021eko abuztuaren 8a | Cedeira | |
10. | I Bandeira Camió do Barbanza a Orixe | A Pobra do Caramiñal, Coruña | 2021eko abuztuaren 14a | Narón | |
11. | I Bandeira Illa do Samertolameu | Meira, Moaña, Pontevedra | 2021eko abuztuaren 21a | Mugardos |
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | Banderak | Lorpena | |
1. | Narón | 114 | 11 | 10 | 10 | 10 | 11 | 11 | 10 | 101 | 101 | 11 | 10 | 4 | 2022ko A Liga | |
2. | Mugardos | 113 | 10 | 11 | 11 | 11 | 10 | 9 | 11 | 11 | 8 | 10 | 11 | 6 | Igoera play-offa | |
3. | Cedeira | 98 | 9 | 8 | 9 | 9 | 9 | 10 | 8 | 10 | 11 | 7 | 8 | 1 | ||
4. | Vila de Cangas | 79 | 6 | 6 | 7 | 4 | 8 | 8 | 7 | 8 | 10 | 6 | 9 | - | Ohorezko txanda | |
5. | Samertolameu B | 73 | 5 | 4 | 6 | 6 | 7 | 5 | 9 | 9 | 7 | 8 | 7 | - | ||
6. | Amegrove | 70 | 7 | 9 | 8 | 8 | 5 | 4 | 71 | 71 | 71 | 4 | 4 | - | ||
7. | Chapela | 61 | 8 | 7 | 3 | 5 | 4 | 51 | 51 | 5 | 4 | 9 | 6 | - | ||
8. | Virxe da Guía | 56 | - | 5 | 5 | 7 | 6 | 7 | 6 | 7 | 6 | 2 | 5 | - | ||
9. | Castropol | 46 | 3 | 3 | 4 | 2 | 2 | 6 | 3 | 6 | 9 | 5 | 3 | - | ||
10. | Puebla B | 32 | 4 | 1 | 1 | 3 | 1 | 3 | 5 | 4 | 5 | 3 | 2 | - | ||
11. | A Cabana | 23 | 2 | 2 | 2 | - | 3 | 2 | 4 | 3 | 3 | 1 | 1 | - |
1 Chapela, Amegrove eta Narón ez ziren zenbait jardunalditan lehian aritu taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Araututakoaren arabera, kale egin zuten estropadetan ere puntuak jaso zituzten, kasu horietan ordura arte batezbeste zeramatzaten puntuak borobilduta.
Emakumeen Liga
Partaideak
Guztira, 8 elkarte izan ziren emakumeen ligaren hamargarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 6 coruñarrak ziren eta 2 pontevedrarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, Puebla, Mugardos eta Náutico de Riveira arraun elkarteen itzulera izan zen albiste, hirurak lehorrean gelditu baitziren 2020an[2].
• • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Probintzia) | 2020 |
Cabo da Cruz | Club de Remo Cabo da Cruz | Cabo da Cruz | Javi Lago | Cabo da Cruz, Boiro (Coruña) | 1.a | |
Chapela | Club de Remo Chapela | Arealonga | Francisco Lago | Chapela, Redondela (Pontevedra) | 5.a | |
Mugardos | Club de Mar Mugardos | Bestarruza | - | Mugardos (Coruña) | - | |
Náutico de Riveira | Club de Remo Náutico de Riveira | Sálvora | Jesús Vidal | Ribeira (Coruña) | - | |
Perillo | Club de Regatas Perillo | Perillo | Agustín Fernández | Oleiros (Coruña) | 3.a | |
Puebla | Club de Remo Puebla | Carmela | José Parada | A Pobra do Caramiñal (Coruña) | - | |
Rianxo | Club de Remo Rianxo | Concello de Rianxo | - | Rianxo (Coruña) | 6.a | |
Tirán | Sociedad Deportiva Tirán | Ruly | David Serodio | Tirá, Moaña (Pontevedra) | 2.a |
Estropadak
Denboraldi honetan 10 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | I Bandeira Feminina Alicrusa | A Pobra do Caramiñal, Coruña | 2021eko uztailaren 4a | Cabo da Cruz | |
2. | VI Bandeira Concello de Oleiros | Oleiros, Coruña | 2021eko uztailaren 10a | Chapela | |
3. | II Bandeira Feminina Rianxeira | Boiro, Coruña | 2021eko uztailaren 11 | Cabo da Cruz | |
4. | VI Bandeira Concello Redondela Feminina | Redondela, Pontevedra | 2021eko uztailaren 17a | Perillo | |
5. | III Bandeira Feminina Reganosa | Mugardos, Coruña | 2021eko uztailaren 18a | Cabo da Cruz | |
6. | III Bandeira Feminina XI - GP Fandicosta | Moaña, Pontevedra | 2021eko uztailaren 25a | Cabo da Cruz | |
7. | I Bandeira Traiñeiras Feminina LGT 2021 | Rianxo, Coruña | 2021eko abuztuaren 8a | Cabo da Cruz | |
8. | II Bandeira Feminina Cortizo | Rianxo, Coruña | 2021eko abuztuaren 15a | Cabo da Cruz | |
9. | I Bandeira Feminina Concello de Ribeira | Ribeira, Coruña | 2021eko abuztuaren 22a | Chapela | |
10. | V Trofeo Teresa Herrera - 2ª Bandeira Feminina | Coruña, Coruña | 2021eko abuztuaren 28a | Chapela |
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | Banderak | Lorpena | |
1. | Cabo da Cruz | 72 | 8 | 7 | 8 | 6 | 8 | 8 | 8 | 8 | 6 | 5 | 6 | Igoera play-offa2 | |
2. | Chapela | 71 | 7 | 8 | 7 | 7 | 7 | 7 | 6 | 6 | 8 | 8 | 3 | ||
3. | Perillo | 60 | 5 | 6 | 6 | 8 | 5 | 61 | 5 | 5 | 7 | 7 | 1 | Ohorezko txanda | |
4. | Tirán | 58 | 6 | 5 | 5 | 5 | 6 | 6 | 7 | 7 | 5 | 6 | - | ||
5. | Náutico de Riveira | 38 | 4 | 4 | 3 | 3 | 4 | 5 | 4 | 3 | 4 | 4 | - | ||
6. | Rianxo | 32 | 3 | 3 | 4 | 4 | 2 | 31 | 3 | 4 | 3 | 3 | - | ||
7. | Mugardos | 23 | 2 | 2 | 2 | 2 | 3 | 4 | 2 | 2 | 2 | 2 | - | ||
8. | Puebla | 11 | 1 | - | 1 | 1 | 1 | 3 | 1 | 1 | 1 | 1 | - |
1 Perillo eta Rianxo ez ziren asteburu banatan lehian aritu taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Araututakoaren arabera, kale egin zuten estropadetan ere puntuak jaso zituzten, kasu horietan ordura arte batezbeste zeramatzaten puntuak borobilduta.
2 Chapelak ez zuen parte hartu Euskotren Ligara igotzeko play-offean[8].
Erreferentziak
- "Calendario". Liga Galega de Traiñeiras. 2021.07.08
- "Clubs". Liga Galega de Traiñeiras. 2021.07.08
- "Tolosaldeak, Kaikuk eta Getariak igoera lortu dute". Euskotren Liga. 2021.12.30
- "Samertolameu Oversea e Narín, Campións das súas ligas". Novas. Liga Galega de Traiñeiras. 2021.11.05
- "Samertolameu y Cabo da Cruz femenino se llevan el trofeo Teresa Herrera de traineras". Sexto Anillo. 2021.11.05
- "Esteirana e Mugardos gañan o play off 2021". Liga Galega de Traiñeiras. 2021.11.05
- "Resultados - Clasificación xeral 2020". Liga Galega de Traiñeiras. 2021.07.10
- "Lau hautagai plaza baterako". Euskotren Liga. 2021.12.30