GR 38
GR 38 edo Ardoaren eta arrainaren bidea Oion (Arabar Errioxa, Araba), Bizkaiko Bermeo, Lekeitio eta Ondarroako herriekin lotzen duen ibilbide luzea da. 120 kilometrotako luzera du eta sei-zazpi etapetan dago banaturik. Durango eta Oion artean bidea bakarra da, hortik adar desberdinak ateratzen direlarik: adar bat Bermeorantz doa eta beste bat Ziortza-Bolibarrera, azken udalerri honetan berriz banatzen delarik bidea Lekeitio eta Ondarroara doazen adarretan.
Arabar Errioxa Bizkaiko kostaldearekin lotzen ditu bideak, Urkiolako mendatea gurutzatuz.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) GR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea Arabako Mendizale Federazioaren webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.